39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A Ñ E R U

Hasierako onespena, U.E.-1.5 (ADU-1) unitatearen xehetasun azterlanari

Mañeruko Udalak, 2000ko otsailaren 14ko osoko bilkuran, U.E.-1.5 (ADU-1) unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onestea erabaki zuen, José M.ª Pinillos Ezcurrak sustaturik, 1. poligonoko 213. lurzatian etxebizitza bat eraikitzearren, lurzatiaren barneko lerrokadurak aldatzeko. Kale aldera jotzen duen lerrokadura nahitaezkoa, Planean aurreikusitako lagapenak eta gainontzeko zehaztapenak, aldiz, mantenduko dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, espedientea jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mañerun, bi milako otsailaren hogeita hiruan. Alkatea, Begoña Arbeloa García.

Iragarkiaren kodea: A0001804