39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- LOS ARCOS

Hasierako onespena, UA.12.1.A eta UA.12.1C unitateetako mugak aldatzeko proiektuari

Udaleko alkate udalburuak UA.12.1.A eta UA.12.1C unitateetako mugak aldatzeko proiektua hasiera batean onestea erabaki zuen, 2000ko otsailaren 24ko ebazpenaren bidez, Promociones Izagondoa, S.L.k sustaturik, baita hamabortz egun baliodunetan jendaurrean jartzea ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 146. artikuluan xedatutakoa betez.

Aditzera ematen da, jendaurrean dagoen bitartean interesatuek proiektua aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Los Arcosen, bi milako urtarrilaren hogeita seian. Alkate udalburua, José M.ª Blasco Galdiano.

Iragarkiaren kodea: A0001803