39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O L A Z T I

Alkatetzaren dekretua

Olaztiko Udaleko administrari laguntzaile lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdian, 1999ko ekainaren 11n onetsitako hartan, ezarritako hautabidea bukaturik.

Oposizioko proben epaimahai kalifikatzailearen proposamena ikusirik.

Kontuan izanik proposaturiko izangaiak zin egin edo hitz eman duela Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguko eginkizunak zintzo beteko dituela.

Kontuan hartuz aipatu deialdiko baldintza orokorretako 8 eta 9. oinarrietan xedatutakoa.

ERABAKI DUT

1.-Ana Esther Gil Andueza andrea Olaztiko Udaleko funtzionario izendatzea administrari laguntzaile lanpostua betetzeko.

2.-Izendapen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Olaztiko iragarki oholean argitaratzea.

3.-Ana Esther Gil Andueza andreari 30 egun naturaleko epea ematea lanpostuaz jabetzeko, honako hau jakinarazten denetik hasita.

Ebazpen honen aurka ondotik zehazten diren bi errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, honako hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Olaztin, bi milako urtarrilaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0001751