39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E T X A U R I

Hirigintzako hitzarmenaren hasierako onespena

Udalak honako erabaki hau hartu zuen 2000ko urtarrilaren 4ko bilkuran:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 140 eta 141. artikuluetan xedatutakoari jarrakiz, erabaki da:

1. Hasiera batez onestea arau subsidiarioetako 2. poligonoko 141. lurzatiko jabe María Josefa Sigüés Arraiza andrearen eta Etxauriko Udalaren arteko hirigintzako hitzarmena.

2. Hirigintzako hitzarmena jendaurrean jartzea hamabost egunetan.

3. Interesatuei erabaki hau jakinaraztea.

4. Alkateari ahalmena ematea hirigintzako hitzarmen hau sinatzeko".

Etxaurin, bi milako urtarrilaren hogeian. Alkatea, Alejandro Labiano Irujo.

Iragarkiaren kodea: A0001750