39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A T A R R A B I A

Behin betiko onespena SUO3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuari

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2000ko otsailaren 14an egin bilkuran, oso-osorik ematen den testuko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik Atarrabiako egungo Plan Orokorreko SUO3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren espedientea, Alkatetzak 1999ko azaroaren 9an eman ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zena, eta jendaurreko epean proposamen egileak testu berria aurkeztu duenez, hain zuzen ere Alkatetzaren ebazpenean 5a eta 5b lurzatien araubide juridikoa aldatzeari buruzko zenbait gorabehera biltzen zituena, eta bestetik ere, Francisco Xabier Berruezo Gambarte jaunaren alegazio bat jaso denez, hura ezetsi egin behar da epez kanpo aurkezteagatik, gainera alegazioetarako emandako epea aise igarota zegoelarik aurkeztu baitzen.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 169. artikuluak xedatutakoa, eta bost batzordekideen erabateko adostasunez.

Gobernu Batzordeak erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Atarrabiako egungo Plan Orokorraren SUO3 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Víctor Arredondo Fernández jaunak Gesproinsa-ren eta unitateko jabe guztien izenean eta haiek ordezkatuz aurkeztutakoa, eta Jabetza Erregistroan idatziko den eskritura publikoan honako baldintzak sartu behar direla agintzea:

Borondatezko birzatiketaren proiektuko 7-12 puntuan, lehenbiziko idatz-zatian, bukaeran, hitzez hitz honelaxe dioen testua erantsi behar da:

"Gaurko egoera finkatzen bada, 37 metro karratuko aldea dago, 741 metro karratukoa; baina 704 metro karratukoa izanen da, hirigintzako aprobetxamendua egiten bada. Alde hori lorategiari dagokio eta gaurko etxearen sarrera nagusiaren aurrean dago, mugak honakoak izanik: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean, San Andrés kalea, eta hegoaldean, familiaren etxeko fatxada nagusia. Zehaztutako lurzati hori nahitaez Atarrabiako Udalari lagatu behar zaio".

2. Víctor Arredondo Fernández jaunari adieraztea SUO-3 unitatea garatzeko sinatu zen hirigintzako hitzarmenaren laugarren oinarrian zehaztutako finkak Udalarekin trukatu behar direla, ahalik agudoen.

3. Eskatzaileari zazpiehun eta laurogeita hamabost mila, hirurogei (795.060) pezetako tasa ezartzea, indarra duen ordenantzari jarraikiz, eta hura ordaintzeko hogeita hamar eguneko epea duela, erabaki honen jakinarazpenetik aitzina.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta interesatuei banan-banan jakinaraztea.

5. Interesatuei eskatzea birzatiketa egin behar dutela legeak zehaztu bezala, eta nahitaez lagatu beharreko lur guztiak laga ditzatela, jabari osoan eta inolako kargarik gabe, hori guztia aurreikusitako erabileren planari jarraikiz. Halaber, Atarrabiako Udalari hirurogeita hamabi milioi, laurehun eta berrogeita hamabi mila, berrehun eta hogeita lau (72.452.224) pezeta ordain diezaiotela eskatzea, nahitaez lagatu beharreko hirigintzako aprobetxamendutik heldu den diru-ordaina baita."

Atarrabian, bi milako otsailaren hogeita batean. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0001690