39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

"Belosogoiti" unitate birzatigarri jarraigabearen birzatiketa proiektua, behin-behineko likidazio kontua eta birzatiketaren akta. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Alkatetzak honako ebazpen hau eman du, bi milako otsailaren hamaseian:

"Iruñeko Udalaren 99-10-21eko osoko bilkuran hasiera batez onetsi eta Julian I. Cañas Labairu jaunak, Belosogoitiko A eremuko konpentsazio batzordea ordezkatuz, tramitera aurkeztutako Belosogoitiko unitate birzatigarri jarraigabearen birzatiketa proiektua, behin-behineko likidazio kontua eta birzatiketaren akta izeneko agiriaren aurka jendaurreko epean jaso diren alegazioak ikusirik, ebatzi dut:

1.-Espedientean ageri diren alegazioen txostenak onestea, eta Juan Pedro Arraiza Rodríguez Monte jaunak aurkeztutakoa parte batean baiestea eta Construcciones Tellechea, S.A.k aurkeztutakoa ezestea.

2.-Behin betikoz onestea Belosogoitiko unitate birzatigarri jarraigabearen birzatiketa proiektua, behin-behineko likidazio kontua eta birzatiketaren akta. Unitate hori honako sektore hauek osatzen dute: S-1/A eremua/U.I.IX (Beloso); G1-zatia/U.I.VII (Trinitarioak) eta G1-zatia/U.I.IV. (Arantzadi).

3.-Espedientea tramitatu eta ebazteko tasa onestea, 319.200 pezetakoa izanen baita.

4.-Argitara bedi erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta jakinaraz bekie ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetza Erregistroari."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0001689