39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

S-1/A eremua/U.I. IX (Beloso); G1-zatia/U.I. VII (Trinitarioak) eta G1-zatia/U.I. IV (Arantzadi) sektoreek osatutako birzatiketa unitate jarraigabearen mugaketa eta birzatitzeko espedientea abian jartzea. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, bi milako otsailaren hamaseian, honako ebazpena eman zuen:

Iruñeko Udalak, 99-10-21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "S-1/A eremua/U.I. IX (Beloso); G1-zatia/U.I. VII (Trinitarioak) eta G1-zatia/U.I. IV (Arantzadi) sektoreek osatutako unitate birzatigarri jarraigabearen mugaketarako" espedientea, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik jaso gabe iragan denez, 10/94 Foru Legearen 146 eta 119. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ebatzi dut:

1.-Behin betikoz onestea S-1/A eremua/U.I. IX (Beloso); G1-zatia/U.I. VII (Trinitarioak) eta G1-zatia/U.I. IV (Arantzadi) sektoreek osatutako birzatiketa unitate jarraigabearen mugaketa.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hemengo egunkarietan argitaratzea."

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0001688