39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Lurzatien adjudikazioa, UAO-2 unitatean

Tafallako Udalak, 2000ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

Ikusirik Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko UAO-2 unitateko zenbait lurzati eraikigarri (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 21, 22, 23, 24, 25, 26 eta 27. zenbakikoak) adjudikatzeari buruz kontratazio mahaiak eginiko akta, 2000ko urtarrilaren 13an egindako sesteoaren ondorioz behin-behinekoz adjudikatu baitziren.

Kontuan hartuz 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47, 48 eta 49. zenbakiko lurzatiak eman gabe gelditu zirela lizitatzaile bakar bat ere aurkeztu ez zelako, eta bigarren enkantea egiteko baimena dagoela, ehuneko 10 merkeago eta lehenbizikoaren baldintza berberetan.

Erabaki da:

Lehendabizikoa.-Adjudikazio egintza baliozkoa dela deklaratzea.

Bigarrena.-Behin betikoz adjudikatzea honako lurzatiak: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 21, 22, 23, 24, 25, 26 eta 27 zenbakikoak, honelako enpresei eta honenbeste dirutan:

(Urbanizazioa eta BEZa aparte)

1. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 5.042.576 pezetatan.

2. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 5.033.460 pezetatan.

3. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 5.981.064 pezetatan.

4. lurzatia, Construcciones Izuriaga, S.L.ri 5.033.540 pezetatan.

5. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.663.792 pezetatan.

6. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.622.680 pezetatan.

7. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.635.234 pezetatan.

8. lurzatia, Construcciones Izuriaga, S.L.ri 3.967.700 pezetatan.

9. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.628.983 pezetatan.

10. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.629.009 pezetatan.

11. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.629.009 pezetatan.

21. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.627.666 pezetatan.

22. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.622.959 pezetatan.

23. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.674.272 pezetatan.

24. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.886.916 pezetatan.

25. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.621.794 pezetatan.

26. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.617.895 pezetatan.

27. lurzatia, Construcciones Sanzol, S.A.ri 4.607.490 pezetatan.

Hirugarrena.-Behin betiko fidantza eratzea, adjudikazio prezioaren ehuneko 4, hain zuzen, adjudikazioaren erabakia jakinarazi eta hurrengo bortz egun baliodunetan eratu beharko dena, agindu administratibo partikularren pleguaren laugarren aginduan zehaztutakoari jarraikiz.

Laugarrena.-Agindu administratibo partikularren 14. agindua betetzeko, adjudikazio hartzaileek errematea eta 5. aginduko 1 eta 2 idatz-zatietan zehaztutako zenbateko guztiak ordaindu beharko dituzte, hilabeteko epean ordaindu ere, erabakiaren jakinarazpenetik aitzina.

Borzgarrena.-Alkate jaunari ahalmena ematea, behar den adinekoa, eskritura publikoa sina dezan.

Seigarrena.-Agindua ematea enpresa adjudikatzaileei itzul dakizkiela eratutako behin-behineko bermeak, baita lehiaketara aurkeztu zituzten agiri guztiak ere, izan ere haien fotokopiak espedienteari atxikiak daude, behar diren ondorioetarako.

Zortzigarrena.-Erabakiak igortzea adjudikatzaileei, Hirigintza Zerbitzuei eta Idazkartizari, erabakitakoa betearaz eta aurrera eraman dezaten.

Aditzera ematen dizut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten zaizu erabaki honen kontra paratzen ahal duzula:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Tafallan, bi milako otsailaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0001670