39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T A F A L L A

Hirigintzako arau-haustearen jakinarazpena

Gobernu Batzordeak, 2000ko urtarrilaren 18an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

Ikusirik Landazaintzak 2000ko urtarrilaren 7an aurkeztutako gaztigua, 69. zenbakiko erregistro sarrerakoa, zeinetan adierazten baita Quiñón alderdian, 30. poligonoko 328. lurzatian etxola bat eraiki dela, 9 metro karratukoa, xaflazkoa eta teilatua xafla uhinkatuzkoa duena. Katastroan begiratuta, lurzati hori Francisco Liberal Sola jaunarena da.

Ikusirik Udaleko zerbitzu teknikoek 2000ko urtarrilaren 10ean emaniko txostena, non aipatzen baita ez dagoela horretarako Udalaren baimenik.

Kontuan hartuz, Tafallako Hiri Antolamendurako egungo Plan Orokorraren arabera, lurzati hori nekazaritzako ekoizpen handiko lurzati urbanizaezin dela, eta horren ondorioz, edozein eraikuntza mota edo hirigintzako jarduketa egiteko beharrezkoa dela halako arau zehatzak betetzea.

Aplikatuz Plan Orokorra, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 228. artikulua eta apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretua, erabaki da:

Quiñón alderdiko 30. polinogoko 328. lurzatian egiten ari diren obrak berehala geldi ditzatela eskatzea.

Legezkotasuna berrezartzeko espedientea abian jartzea, eta interesatuei 15 eguneko epea ematea, erabaki honen jakinarazpenetik aitzina, euren eskubideen alde nahi dutena alega dezaten.

Legezkotasuna berrezartzeko espedientea tramitatu eta bukatzen denean obra legeztatzekoa dela ateratzen bada, behar diren lizentziak eta baimenak eskatuko dira.

Berriz, bukatzen denean obra legeztaezina dela ateratzen bada, hilabeteko epea emanen da, jakinarazpen egunetik aitzina, bertan zegoen bidea lehengoratzeko behar diren lanak eginen dira. Epea bukatuta lehengoratze hori egin ez bada, Udalak eginen du baina gastu guztiak ukitutakoen bizkar izanik.

Zehapen espedientea irekitzea Francisco Javier Sola Liberal jaunari, hirigintza arloan egindako arau-haustea zein den, eta horretarako, izendatzea Iñigo Maestre Lerga jauna Epaile Instruktore, eta Minerva Acedo Suberbiola andrea, Udalaren aholkulari juridikoa baita, Hirigintzako arduradun eta idazkari.

Erabaki hau igortzea Landazaintzari, erabaki hau betetzen dela zaintzeko.

Aditzera ematen dizut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten zaizu erabaki honen kontra paratzen ahal duzula:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Tafallan, bi milako otsailaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0001669