39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi eskuordeak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 1999ko abenduaren 17an eman ebazpena (9/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

"Ikusirik Udaltzaingoak 203/99A espedientean aurkeztutako gaztigua, Mohamed Besenguane jaunak gidatutako eta Allianz Ras konpainian aseguratutako V-0637-FN matrikuladun ibilgailuak 1999ko azaroaren 12an hesi bati egindako kalteez, ebatzi dut:

1.-Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea abiaraztea, haien erantzulea zehazteko, 50.226 pezeta egiten baitute.

2.-Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzkatzen diren agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetako batean idatziz egin beharko dute."

Halaber, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egiten saiatu dela espedientean behar bezala kreditatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, bi milako otsailaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0001668