39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

73/2000 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Osasun kontseilariak emana, María José Azcona Armendáriz andrea Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Aurrekontuaren Kontrolaren Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek beteko dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1.-María José Azcona Armendáriz andrea Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Aurrekontuaren Kontrolaren Bulegoko buru izendatzea.

2.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako martxoaren hamabostean.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0002547