39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A M E S K O A B A R R E N

2000ko karga-tasen ezarpena

Udalak, 1999ko abenduaren 31ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

1.-Ondotik zehazten diren tributuetan honako karga-tasa hauek ezartzea 2000. urterako:

a) Hirilurraren gaineko ondasunen kontribuzioa: ehuneko 0,27, katastroan duten balioaren gainean.

b) Landalurraren gaineko ondasunen kontribuzioa: ehuneko 0,55, katastroan duten balioaren gainean.

c) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2, eraikuntza, instalazio edo obra egiteko benetako kostuaren gainean.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala: 1 indizea finkatu da, zergaren tarifetan ezarritako gutxieneko kuoten gainean.

e) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga edo gainbalioa: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175 eta 176. artikuluekin bat eginik, honako portzentajeak eta karga finkatzeko eskala ezarri dira:

-Zerga oinarria zehazteko honako portzentajea aplikatuko da, lurrak sortzapena gertatzerakoan duen balioaren gainean.

1etik 5era bitarteko tarteak: ehuneko 2,2.

5etik 10era bitarteko tarteak: ehuneko 2,1.

10etik 15era bitarteko tarteak: ehuneko 2.

15etik 20ra bitarteko tarteak: ehuneko 2.

Kuota zehazteko ehuneko 8ko karga tasa ezarriko da, aurreko atalean xedatutakoari jarraikiz aterako den zerga oinarriaren gainean.

2.-Erabaki hau 2000ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarrean egonen da, aldatu edo indargabetzen ez den bitartean.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetakoren bat jartzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzien errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Amdinistrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazten den egunetik hilabeteko epean.

Ameskoabarrenen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: A0001140