39. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

71/2000 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Osasun kontseilariak emana, Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programako dentista itunduek jaso beharreko ordainsariak eguneratzen dituena.

Otsailaren 7ko 58/1991 Foru Dekretuaren bidez Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa onetsi, eta Osasun kontseilariak 1991ko otsailaren 18an eman Foru Aginduaren bidez garatu zen.

Aipatu Foru Dekretuaren 5. artikuluaren 1. idatz-zatiak ezartzen du Dekretu horretan azaldu zerbitzuak betetzen dituzten sendagile gaituei 2. artikuluan aurreikusitako osasun hornidurarako kapitazio-sistema erabiliz ordainduko zaiela. Halaber, adierazten du tratamendu bereziak egitea beharrezkoa denean, zerbitzu hori burututako egintzaren arabera pagatzeko sistema bat eratuko dela.

Gaur egun beharrezkotzat jo da Programan jasotzen diren zerbitzuengatik hartu beharreko ordainsariak eguneratzea. Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatuta eta arestian aipatu Foru Dekretuaren Azken Xedapenetako Lehenak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gaitutako sendagile estomatologo edo odontologoek ondorengo zenbatekoak jasoko dituzte 2000. urtean:

a) 6.150 pezetako tarifa (sei mila eta ehun eta berrogeita hamar) 2000. urtean 6tik 10 urtera bitarte betetzen dituen haur bakoitzeko.

b) 6.832 pezetako tarifa (sei mila zortziehun eta hogeita hamabi) 2000. urtean 11tik 15 urtera bitarte betetzen dituen haur bakoitzeko.

c) Otsailaren 7ko 58/1991 Foru Dekretuaren 5.2 artikuluak aipatzen dituen tratamendu bereziak, 1991ko otsailaren 18ko Foru Aginduaren 1.8 artikuluak deskribatzen dituenak, egintza mediko bakoitzeko ordainduko dira, honako tarifa eta irizpide hauen arabera:

DENTISTA-LANAGATIK ORDAINDUTAKO TRATAMENDUAK PEZETAK EUROAK

Apizektomia/kistektomia

(atzeranzko butxadurarekin edo gabe) 21.420 128,74

Apikoformazioa 6.890 41,41

Behin-betiko koroa akrilikoa 23.191 139,38

Koroa osoa, metal eta portzelanazkoa 37.106 223,01

Koroa osoa, metal eta erretxinazkoa 26.716 160,57

Koroa osoa, portzelanazkoa 34.774 208,99

Koroa osoa, metal noblezkoa 23.191 139,38

Behin-behineko koroa, dentistak egina 6.018 36,17

Dentistak berak egindako koroa, material akrilikozkoarekin edo antzeko materialarekin, hortz baten tailatuaren eta protesikoa egiten ari den koroa baten zementazioaren artean jartzen dena.

Behin-behineko koroa, protesikoak egina 10.602 63,72

Aurreko kasuan bezalaxe, baina protesikoak egina.

Endodontzia 11.132 66,91

Behin betiko hortz bat ateratzea hezur barrenetik 20.400 122,61

Supernumerario bat ateratzea 4.896 29,43

Behin-behineko hortz edo hagin bat ateratzea, ostektomiarekin 11.662 70,09

Fenestrazioa 9.180 55,17

Aurreko hortz-taldearen ferulizazioa 15.903 95,58

Fluorizazio topikoa 2.650 15,93

Frenektomia 10.602 63,72

Berregite-lan haundia 8.568 51,49

Ondoko tratamenduak hartuko dira halakotzat:

1.-Traumatismoagatik: Koroaren herenetik goitiko haustura horizontala, tratamendu endodontikoaren beharra izan duena.

2.-Malformazioagatik: Koroa osorik berregiteko lana, material estetikoarekin.

Metalezko hortzondoa, iragazia eta sustraibakarr. 14.842 89,20

Protesikoak egindako metalezko pieza, koroari eutsiko dion hortz bat berregiteko erabilia.

Errobarruko bernoa, aurretik egina. 3.060 18,39

Behin-behinekoa, erretxinazkoa 20.000 120,20

Mekanismo akrilikoa, gune-eusle gisara erabilia traumatismoen ondoriozko hortz-galeretan (aurreko hortz iraunkorrak)

Pulpotomia 6.890 41,41

Berregiteko lana 6.849 41,17

Halakotzat hartuko dira, aurreko hortz iraunkorren berregiteak, traumatismo eta malformazioen ondoriozko lesioengatikoak, "berregite haundiak" izeneko atalean sartutakoak izan ezik.

Hortz-mamiaren zuzeneko berrestaldura 3.570 21,46

Hortza berriz errotzea 10.200 61,30

Ehun bigunen jostura 5.100 30,65

Salbuetsiak daude aurreko tratamenduetako batean sartutakoak.

2. artikulua. 2000. urtean ordainketak hiru hilabetetik eginen dira, 2000ko Gastuen Aurrekontuaren 47001-52310-2279-4122 kontusailaren 25030-4 lerroaren kontura.

AZKEN XEDAPENAK

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, bertan jasotzen den araubide ekonomikoa 2000ko urtarrilaren lehenaz geroztik burututako egintza medikoei aplikatzea galarazi gabe.

Iruñean, bi milako martxoaren hamabostean.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0002549