36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M A R T Z I L L A

2000ko ekitaldiko tasak, prezio publikoak eta karga tasak

Martzillako Udalak zenbait ordenantzetako tarifen eta kontribuzioen ordainarazpenerako karga tasen aldaketak, 2000ko ekitaldian aplikatzeko, hasiera batean onetsi ondotik, 1999ko abenduaren 20ko 158. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman ziren argitara. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legeko artikuluetatik harekin bat datozenetan ezarritako jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez gero, eta apirilaren 21eko 11/19999 Legean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatzen duen hartan, 49.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia, ordura arte behin-behinekoa baitzen, behin betikoz onetsitzat hartzen da, eta Toki Administrazioari buruzko Foru Lege aipatu horren 325. artikuluarekin bat etorriz, osorik ematen da argitara aldizkari ofizialean:

Karga tasak

Landalurraren gaineko aberastasuna: % 0,750 katastroko balioaren gainean.

Hirilurraren gaineko aberastasuna: % 0,37 katastroko balioaren gainean.

J.E.Z.: 1,40ko tasa finkatzen da.

Lurren balio igoeraren gaineko zerga: denbora tarteak egiten dira, portzentaje bakarrarekin, 3,1ekoa, eta % 10eko tasa.

Ibilgailuen zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

Eraikuntza eta obren gaineko zerga: % 4, exekuzio aurrekontuaren gainean.

Tasak eta bestelako dirusarrerak

Ibiltze tasa: motokultoreak eta traktoreak. Nafarroako Gobernuak onesten duen zirkulazio zergaren arabera.

DIN A-4 fotokopiak: 20 pezeta.

DIN A-3 fotokopiak: 25 pezeta.

Agirien konpultsak: 500 pezeta.

Katastroko bigarren orrien ziurtagiriak: 500 pezeta.

Lurzati zedulak: 500 pezeta.

Espedienteak tramitatzea:

-J.E.Z.ren 2. agiritik aitzina: 5.000 pezeta.

-Jarduera sailkatuen espedienteak eta arau subsidiarioetako aldaketen espedienteak: 30.000 pezeta.

Obra lizentziak emateko tasa

Lizentzia ematea: 2.000 pezeta.

Eremu publikoa okupatzea

Lurzorua okupatzea, aldamio eta abarrekin: 250 pezeta/eguna.

Lurzorua materialekin okupatzea, erabateko itxiturarekin: 1.000 pezeta/eguna.

Establezimenduak ireki eta lekuz aldatzea

Dendak, 80 m2 baino txikiagoak: 25.000 pezeta.

Dendak, 80 m2-tik goitikoak: 40.000 pezeta.

Gestoria eta bulegoak: 40.000 pezeta.

Ostatu eta josteta aretoak: 75.000 pezeta.

Industri nabeak, eta biltegiak, 200 m2-tik beheitikoak: 75.000 pezeta.

Industri nabeak, eta biltegiak, 201 m2-tik 400m2-ra bitartekoak: 150.000 pezeta.

Industri nabeak, eta biltegiak, 400 m2-tik goitikoak: 250.000 pezeta.

Hilerria (zerbitzuak)

Ehorzketa zerbitzuak, lurrean: 12.500 pezeta.

Ehorzketa zerbitzuak, panteoian: 10.000 pezeta.

Ehorzketa zerbitzuak, nitxoan: 6.500 pezeta.

* Zerbitzu hauei dagokien tasari igeltserotzako kostuak gehituko zaizkie.

Hilerria (hilobiak)

Lehenbiziko hilobiaren kontzesioa: 30.000 pezeta.

Bigarrenaren kontzesioa (aldamenekoa bada): 100.000 pezeta.

Hirugarrenaren kontzesioa: (aldamenekoa bada): 200.000 pezeta.

Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitza): 50.000 pezeta.

Gau eta eguneko pasabideak

3 metro lineal bitarte (7.016 pezeta/m): 21.048 pezeta.

3 metro linealetik goitikoak, arestiko tarifa gehi metro bakoitzarengatik 5.618 pezetako errekargua.

Udal hiltegia

Etxerako zerriak hiltzeko erabiltzeagatik, bakoitza hiltzeagatik: 500 pezeta.

Ostatuetako terrazak

Denboraldi osorako, mahai bakoitzarengatik, 1. kategoria: 7.500 pezeta.

Denboraldi osorako, mahai bakoitzarengatik, 2. kategoria: 6.000 pezeta.

Jai berezietarako, mahai berri bakoitzeko: 4.000 pezeta.

Eskatutakoez gain, ateratzen den mahai bakoitzeko, eskaerarik gabe edota hitzartua ez bada: 15.000 pezeta.

Kalez kaleko merkatu txikiko saltokiak

Saltoki finkoetarako, metro karratu bakoitzarengatik: 10.000 pezeta urteko.

Behin-behineko saltokietarako, metro karratu bakoitzarengatik: 750 pezeta urteko.

Udal igerilekua eta kiroldegia

Denboraldiko abonua, helduentzat (15 urtekoak edo helduagoak): 4.000 pezeta.

Denboraldiko abonua, haurrentzat (7 urtetik 14 urte bitarte, horiek 2.000 urtean beteak izanda ere): 2.500 pezeta.

Abonua, erretiratu edo jubilatuentzat: 2.000 pezeta.

Abonua, senar-emazteentzat: 7.000 pezeta.

Sarrerak (goiz edo arratsalde baterako): 400 pezeta.

Sarrerak, egun osorako: 600 pezeta.

Kiroldegia erabiltzea: pista osoa ordubetez: 3.000 pezeta.

Kiroldegia erabiltzea: pista erdia ordubetez: 2.000 pezeta.

Publizitateko errotuluen tasa

Publizitateko panelak, metro karratu edo horren zati bakoitzeko: 1.000 pezeta.

Publizitateko panel argitsuak, metro karratu edo horren zati bakoitzeko: 12.504 pezeta.

Erakusleihoak, 2,5 metro karratu bitarte: 1.000 pezeta.

Erakusleihoak, 2,5 metro karratutik goitikoak, aurreko tarifa gehi metro karratu bakoitzarengatik: 1.500 pezeta.

Tasa, zakurrak edukitzeagatik

Bakoitzarengatik: 911 pezeta.

Zerbitzu anitzen tasa

Etxebizitza bakoitzarengatik: 1.942 pezeta.

Gainean eraikuntzarik ez duten merkataritzako etxabe eta saltokiengatik: 1.942 pezeta.

Ur hornidura eta saneamenduaren tasak

Abonatuaren kuota finkoa hiruhilekoa: 750 pezeta.

Saneamendu eta mantenimendua, kuota finkoa hiruhilekoa: 700 pezeta.

Kontsumoko m3 bakoitzarengatik: 66 pezeta.

B.E.Z.: Nafarroako Gobernuak ezartzen duena.

Industri saneamendua, hiruhilekoa, lantegiak: 45.000 pezeta.

Industri saneamendua, hiruhilekoa, tailer eta industria txikiak: 5.000 pezeta.

Hornidura eta saneamendurako hartuneak (BEZa aparte): 13.000 pezeta.

Finkak hornitzea, etxerako ez bestelako erabileratarako: 100 pezeta kontsumitutako m3. bakoitzeko.

Prezio publikoak

Kasuz kasu ezarriko dira, galdatutako zerbitzuen kostuaren arabera, beti ere Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 29. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Martzillan, bi milako otsailaren bian. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

Iragarkiaren kodea: A0001365