36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- G A R R A L D A

Auzolanen ordenantza

Garraldako Udalak, 2000ko otsailaren 4an egin bilkura arruntean, auzolanen ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Hasierako onespenaren erabakiaren testua iragarki oholean jarriko da ikusgai 30 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan herritarrek eta interesatu eskubidedunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Garraldan, bi milako urtarrilaren hamaikan. Alkatea, Daniel Irigoien Pedroarena.

AUZOLANEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz ezarri da ordenantza hau.

Ordenantzaren xedea

2. art. Ordenantza honen xedea da herriko eta mendiko bideak egin, zaindu eta hobetzea, eta oro har toki entitateen eskumenekoak diren obra eta zerbitzuak egitea.

Auzolana egitera behartuak

3. art. Honako hauek daude behartuak:

1. Azienda duten etxe guztiak.

Kontuan hartuz azienda larriko unitate bakoitza azienda xeheko zortzi abelbururen adinakoa dela, honako irizpide hau finkatu da urteari dagokion auzolan kopurua jakiteko:

-1 eta 15 bitarteko azienda larriko unitate: auzolan bat.

-16 eta 30era bitarteko azienda larriko unitate: bi auzolan.

-31tik gorako azienda larriko unitate: hiru auzolan.

2. Nekazaritzako etxe guztiak.

Urteari dagokion auzolan kopurua honelaxe finkatuko da:

-Patata ereina badute eta 1.000tik 5.000 kilo bitartekoa bada: auzolan bat.

-Patata ereina badute eta 5.000 k.tik goitikoa bada: 2 auzolan.

Enpresa, lanbide edo arte jarduerengatik Udaletxeko J.E.Z.en erregistroan alta emanak dauden pertsona guztiek dute urtean behin auzolana egin beharra.

4. Urte osoan eta jarraian bizitzeko erabiltzen diren etxeek ere urtean behin egin beharko dute auzolana, nekazaritzakoak edo abeltzaintzakoak ez izan edo biztanleak J.E.Z.en erregistroan alta emanak ez badira ere.

Salbuespenez, Udalak etxe eta biztanle bakoitzari dagokion auzolan kopurua handitzen ahal du, baina horretarako arrazoiak nahikoak eman beharko ditu.

Prestazio kopurua

5. art. Traktorearekin lan egiten dutenek diru ordaina hartuko dute, hau da, lanean emandako ordu bakoitzeko 1.500 pezeta.

6. art. Ordenantza honetan ezarritako auzolan guztiak nahitaez egin behar dira eta Udalak zehaztuko ditu, urtean behin, udalerriaren aldian-aldiko beharren arabera.

Urte bukaeran eginen da bakoitzaren auzolanen kontaketa, etxe bakoitzari dagokiona, eta erkatu eginen dira Udalak urte hartan etxeari agindutakoa eta etxe horrek benetan egindakoa.

Halako auzolan jakin bat egiterik ez badago, beste auzolan batez ordezkatzen ahal da.

Zehapenak ez betetzeagatik

7. art. Auzolanera ez agertzeak edota ordezko ordainketa ez egiteak 6. artikulua aplikatzea ekarriko du eta etor daitezkeen zehapenak urte bukaeran aplikatuko dira, halakorik ezartzen bada.

Auzolana egiten ez bada 15.000 pezetako zehapena ezarriko da egiten ez den bakoitzeko.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen da Udalak 1996ko abuztuaren 21eko bilkuran onetsitako herrilurren ordenantza.

AZKEN XEDAPENAK

Lenbizikoa.-Ordenantza honek indarra hartuko du onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean.

Bigarrena.-Ordenantza honetan arautzen ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiko zaio.

Iragarkiaren kodea: A0001535