II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- B A R A Ñ A I N
Jarduera sailkatua
Egungo xedapenetan ezarritako arauzko izapideak betez, aditzera ematen da Udaletxean, Hirigintza-Lizentzien Batzordean, jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egunez, ondoan zehazten den industri instalazioari buruzko espedientea, ondoko pertsonak aurkeztua, eta epe horretan egoki juzkatzen diren erreklamazioak onartuko direla.
Eskatzailea: Prosegur Transporte de Valores, S.A. Jarduera: gasolio biltontzia eta hornigailua, instalazioa. Tokia: industrialdeko A kalea, 13. nabea, Barañainen.
Barañainen, bi milako martxoaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0002293