36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- MURILLO EL CUENDE

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: José Antonio Heras Cimadevilla. Jarduera: gizentzeko zerrien ustiategia handitzea (hasmenta) Tokia: 8. poligonoko 85. lurzatia, La Recueja alderdia, Arradako Kontzejuan.

Murillo el Cuenden, bi milako otsailaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Juan José Jiménez Caparroso.

Iragarkiaren kodea: A0002220