36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

72/2000 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Fray Diego de Estella etxea berritzeko proiektua kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Fray Diego de Estella etxea berritzeko proiektua kontratatzeko, lehiaketa murriztuaren bidez, presako prozeduraz, ondoko baldintzei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Fray Diego de Estella etxea berritzeko proiektua.

-Adjudikazio mota: lehiaketa murriztua, presako prozedura.

-Lizitazio prezioa: 123.698.701 pezeta.

-Egiteko epea: hamar hilabete.

-Parte hartzeko eskaerak aurkeztea: iragarki hau argitara eman ondoko bederatzi egun naturaleko epean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Parte hartzeko eskaerak irekitzea: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun balioduneko goizeko 9:00etan.

-Proposamenak aurkeztea: lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoko 15 egun naturaleko epean.

-Proposamenak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun balioduneko goizeko 9:00etan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Administrazio klausula partikularren pleguak eta dokumentazio teknikoa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalean egonen dira aztergai, Santo Domingo kalea, 8, Iruña.

Iruñean, bi milako martxoaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0002120