II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- CINTRUENIGOKO SAN FRANCISCO DE ASIS UDAL PATRONATUA
Deialdia, Cintruenigoko "San Francisco de Asís" egoitzan sukaldeko enplegatu izateko 3 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin, betetzeko
1. Cintruenigoko "San Francico de Asís" Patronatuak deialdia egin du Cintruenigoko San Francisco de Asís Zaharren Egoitzan sukaldeko enplegatu izateko 3 lanpostu, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin, betetzeko.
1. oinarria.-Arau orokorrak.
1.1. Hautatzen diren izangaiei lan-kontratu finkoa eginen zaie, epe mugagaberako.
1.2. Izendatzen diren izangaiek Cintruenigon bizi beharko dute, eta, horretarako, bizilekua udalerri horretan finkatu beharko dute.
1.3. Deialdiko 3 lanpostuen lan baldintzak "Hirugarren Adinaren Egoitza Pribatuen Lan Hitzarmen Kolektiboak" finkatzen dituenak dira. Hura 181. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu zen, 1997ko uztailaren 30ean, asteazkenarekin.
Lanpostua eskuratzen duten izangaiak hitzarmen horretako E taldean sartuko dira.
1.4. Urtean 1.793 lanordu egin beharko dira, Zuzendaritzak erabakitzen duen txanda sisteman.
1.5. Izangai izendatuen egitekoak ondoan heldu dira, erran aldera eta bertzelakorik baztertu gabe:
a) Jateko lehengaiak jasotzea eta sukaldean erabiltzeko prestatzea.
b) Bazkariak eta janari-dietak prestatzea.
c) Sukaldeko instalazioak garbitzea.
d) Sukaldeko tresna eta lanabesak garbitzea.
e) Egoitzako zuzendaritzak manatzen dizkion gainerakoak, zerbitzuaren funtzionamendua hobea bermatzearren, eta beharren ariora.
2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Europako Ekonomi Elkarteko herritarra eta 18 urtez goitikoa izatea.
b) Eskola ziurtagiriaren jabe izatea edo 2 urteko zerbitzuak egiaztatu ahal izatea egoitza geriatriko batean.
c) Eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea eta administrazio baten zerbitzutik baztertua ez izana.
2.2. Aipatu baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzean bete behar dira, baita haien jabe izan ere hautabideak iraun bitartean, harik eta Cintruenigoko San Francisco de Asís Zaharren Egoitzan kontratua egin arte.
3. oinarria.-Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Cintruenigoko San Francisco de Asís Zaharren Egoitzako administrazioan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio, eta horiekin batera lehiatzaileek alegatzen dituzten merezimenduen curriculum vitaea aurkeztuko da.
Eskabideari, Cintruenigoko Zaharren Egoitzaren kontuan 1.000 pezeta ordaindu izanaren frogagiria gehituko zaio azterketa eskubideengatik.
3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, San Francisco de Asís Patronatuaren Batzordeko lehendakariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta San Francisco de Asís Zaharren Egoitzan argitara emateko aginduko.
Bazterturik ez baldin bada, deialdiko 4.3 puntuak aipatzen duen behin betiko zerrenda argitaratuko da, bertzerik gabe.
4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 10 egun naturalen barnean erreklamazioak egin eta, akatsik baldin bada, horiek zuzenzen ahalko dituzte.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea akiturik eta horiek ebatzitakoan, San Francisco de Asís Patronatuaren Batzordeko lehendakariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz San Francisco de Asís Zaharren Egoitzan argitara dadin aginduko du.
5. oinarria.-Epaimahaia.
5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:
Mahaiburua: Faustino León Chivite jauna, San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzordeko burua.
Ordezkoa: José Angel Linares Banzo jauna, San Francisco de Asís Udal Patronatuko batzordekidea.
Mahaikidea: sor Josefina Saz Fuertes, egoitzako zuzendaria.
Ordezkoa: Ana Durana Murillo andrea, egoitzako erizaina.
Mahaikidea: Mariano Celigüeta jauna, San Francisco de Asís Udal Patronatuko batzordekidea.
Ordezkoa: Ana María Beltrán andrea, egoitzako sendagilea.
Mahaikidea: Margari Luzarraga andrea, San Francisco de Asís Udal Patronatuko idazkaria.
Ordezkoa: Arancha Simón andrea, San Francisco de Asís Udal Patronatuko batzordekidea.
Mahaikide idazkaria: Javier Palacio jauna, egoitzako ofiziala.
Ordezkoa: Valentín Navascués jauna, San Francisco de Asís Udal Patronatuko batzordekidea.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen erabateko gehiengoa, behintzat, biltzen ez bada.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.
5.4. Epaimahaiak proba batzutarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egin ahalko die. Aholkulari horiek haien espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta epaimahaiari haietan soilik emanen diote laguntza.
6. oinarria.-Oposizio-lehiaketa nola eginen.
-Lehiaketaldia
6.1. Izangaiek aurkezturiko merezimenduak ondoko baremoaren arabera baloratuko dira. Izangaiek oposizio- lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean alegatu beharko dituzte merezimendu guztiak, baita une berean agiri bidez frogatu ere, jatorrizko agiriak edo agiri behar bezala konpultsatuak erabiliz. Horrela egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.
6.2. Merezimenduen balorazioa: izangaien merezimenduak baremo honi jarraikiz baloratuko dira:
a) Sukaldari titulua egiaztatzeagatik, 3 puntu emanen dira.
b) Geriatriaren alorraz besteko entitate publiko nahiz pribatuetan antzeko lanposturen batean egindako zerbitzu urteak: puntu bat urte bakoitzeko, eta gehienez ere 5.
c) Zerbitzu urte bakoitzeko, egoitza geriatrikoren batean eta deialdikoaren antzeko lanpostuan egindako zerbitzu urteak: 2 puntu emanen da urte bakoitzeko, eta gehienez ere 8.
-Oposizioaldia.
6.3. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu:
a) Lehen ariketa: test motako galdetegi bati erantzun beharko da, II. eranskinean agertzen diren gaien gainean.
Epaimaiak 25 puntu bitarte baloratuko du proba. Eskuratzen den puntuazioa gainerako ariketetakoari batuko zaio, behin betikoa erdiesteko.
b) Bigarren ariketa: kasu praktikoa, epaimahaiak zehazturiko plater bat edo bi prestatzea. Epaimahaiak 60 puntu bitarte baloratuko du proba. Eskuratzen den puntuazioa gainerako ariketetakoari batuko zaio, behin betikoa erdiesteko.
c) Hirugarren ariketa: buruz buruko elkarrizketa epaimahaikoekin: 25 puntu gehienez ere. Eskuratzen den puntuazioa gainerako ariketetakoari batuko zaio, behin betikoa erdiesteko.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute.
Probaren ordua finkatutakoan, ez da onartuko berandu datorren inor.
Hiru ariketen puntuazioaren batuketa eginda, oposizioaren emaitza aterako da. Horri merezimendu lehiaketan eskuratutako puntuen batura erantsiko zaio, eta orduan aterako da oposizio-lehiaketaren hondarreko eta behin betiko puntuazioa.
Partaideen emaitzak altuenetik beherainokora ordenatuta, puntuaziorik altuena erdiesten dituzten 3 lagunen aldeko izendapen proposamena igorriko zaio Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko buruari, eta honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitararaziko du proposamen hori.
7. oinarria.-Agirien aurkezpena.
7.1. Izangai proposatuek 25 egun naturaleko epea izanen dute, proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik edo banakako jakinarazpenetik, Cintruenigoko San Francisco de Asís Egoitzara agiri hauek ekartzeko:
a) Osasun txostena, interesatuak karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez duela egiaztatzen duena.
b) Ekarritako tituluaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua, lehenago aurkeztu ez dutenentzat.
7.2. Eskatzen diren agiriak aurkezterik ez dagoela egiaztatzen badute, bertze frogabide batzuk ere onartuko dira, beti ere zuzenbidean agindutakoak badira.
7.3. 7. oinarrian zehazten dena betetzen ez bada bere hartan aurreikusitako epeetan, ez da ez izendapenik ez kontrataziorik egiten ahalko. Horrelakorik gertatuz gero, izendapen proposamena gainditu dutenen zerrendan puntuazioaren ariora hurrengo heldu denaren alde izanen da.
I. ERANSKINA
Izena: ..................., adinez nagusia N.A.N. zenbakia: ..........., sorteguna: ........., sorlekua: .........., probintzia ............., karrika: ........., zenbakia: ....., telefonoa: .......
Honako hau diot:
Cintruenigoko "San Francisco de Asís" egoitzan sukaldeko enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko egun honetako ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
Horrenbertzez, lanpostu hori eskuratzeko eginen diren hautapen probetara onartua izatea eskatzen dut.
Cintruenigon, 2000ko ............aren ....(e)an.
II. ERANSKINA
1. gaia.-Elikaduraren kontzeptu orokorrak.
2. gaia.-Profesionalak bete beharreko eginkizunak. Jantokiko lanak berezko dituen egitekoak.
3. gaia.-Elikadura zahartzaroan.
4. gaia.-Dietak.
5. gaia.-Adindu eria eta diabetea: elikaduran dituen ondorioak.
6. gaia.-Etxeko ekonomia.
7. gaia.-Aurrezkia bultzatzeko eta aldi berean kalitateari eusteko jarrerak eta baliabideak.
8. gaia.-Garbitasuna sukaldean. Garbikariak.
9. gaia.-Lehengaiak jasotzea: kudeaketa.
10. gaia.-Jakien manipulazioa.
11. gaia.-Jakien iraungitzea. Biltegia.
Iragarkiaren kodea: A0001596