II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- Z I O R D I A
Ziordiko Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat, oposizio bidez, betetzeko deialdia
Ziordiko Udalak, 2000ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen Ziordiko Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-araubidean eta lanaldi partzialean, oposizio bidez, betetzeko deialdia, honako baldintza hauei jarraikiz:
1.-Arau orokorrak
1.1. Garbitzaile lanpostu bat, lan-araubidean eta lanaldi partzialean, oposizio bidez betetzea da deialdi honen xedea.
1.2. Izendapenak Ziordiko Udaleko lan-kontratudun bilakatuko du hautatua gertatzen dena, ondorio guztiekin, lanpostuaz jabetzen den egunetik aitzina.
1.3. Lanpostuak E mailako lansariak izanen ditu.
1.4. Izendatutako izangaiak herrian bizi beharko du.
1.5. Lanaldia astean 20 ordukoa izanen da, astean bost egunekoa izanik. Lan ordutegia Udalak ezarriko du, edozein unetan, zerbitzuaren beharretara egokitzeko.
2.-Izangaien betebeharrak.
2.1. Oposizio honetara onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) Nazionalitatez espainiar eta adinez nagusi izatea.
b) Eskola-ziurtagiria nahiz baliokideren bat izatea.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.
2.2. Baldintza horiek guztiak, probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen 7.2 oinarrian aipatzen diren epean eta eran, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean beharko dira bete, bai eta hautapen prozeduran zehar eta izendapena egiten den arte ere.
3.-Eskabideak.
3.1. Eskabideak, bukaeran erantsitako ereduaren araberakoak, Ziordiko Udalaren sarrera-erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean. Aipatu epea luzaezina izanen da.
4.-Izangaien onarpena
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dena.
4.2. Izangai baztertuek, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamar egun baliodunetan, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik izanez gero, haiek zuzendu.
4.3. Aurreko puntuan aipatutako epea iragan, eta behin erreklamazioak ebatzita direla, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.
5.-Epaimahaia
5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Ziordiko alkatea.
Ordezkoa: Ziordiko lehen alkateordea.
Mahaikidea: Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: Udaleko zinegotzia.
Mahaikidea: Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: Udaleko zinegotzia.
Mahaikidea: Sakanako Mankomunitateko euskara teknikaria.
Ordezkoa: Euskara Zerbitzuko teknikaria.
Mahaikide-idazkaria: Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Olaztiko Udaleko idazkaria.
5.2. Hautapen probak baino lehen beharko du eratu epaimahaiak, eta ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bere kideen gehiengo absolutua bederen bere hartan ez bada. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien inguruan sor daitezkeen auziak.
5.3. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu proben garapenerako.
6.-Oposizioaren garapena
6.1.-Oposizioan ariketa hauek egin beharko dira:
a) Proba teorikoa: INEMeko teknikariek emandako test psikotekniko bat egitea. Puntuazioa 0tik 10 puntu bitartekoa izanen da eta baztertuta geldituko da gutxienez 5 puntu lortzen ez dituen izangaia.
b) Proba praktikoa: 0tik 10 puntu bitarte izanen ditu eta baztertuta geldituko da gutxienez 5 puntu lortzen ez dituen izangaia.
c) Euskarako proba, ahozkoa nahiz idatzia, 0tik 6 puntu bitarte izanen dituena.
6.2. Ariketa bakoitza egin eta kalifikatutakoan, kalifikazioen zerrenda iragarki oholean jarriko da.
6.3. Ariketetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek N.A.N. aldean dutela beharko dute agertu. Agertzen ez direnak baztertuak izanen dira.
7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena
7.1. Azken ariketaren kalifikazioa egin ondotik, probak gainditu dituztenen zerrenda iragarki oholean jarriko da, eta epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Udalari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.
7.2. Izangai proposatuak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu 30 egun naturaleko epean:
a) NANaren fotokopia.
b) Eskola-ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.
c) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta Administrazio Publikoko zerbitzutik bereizia izan ez dela dioen zinpeko aitorpena.
d) Eskualdeko Osasun Etxeak emandako txostena, non egiaztatuko baita lanpostuko eginkizunak betetzea galarazten dion akats fisiko edo psikologikorik ez duela.
e) Zin egin edo hitza ematea lanpostuko betebeharrak, legeen arabera, leialki beteko dituela.
7.3. Aurreko puntuan aipatutako epean agiriak aurkezten ez dituztenek, behar bezala frogatzen diren ezinbestekoen kasuetan salbu, izendatuak izateko eskubideak galduko dituzte, eta Udalak lanpostua beteko du gainditu dutenen zerrendan hurrengo dagoenarekin.
Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.
8.-Kontratazioa
8.1. Udalak dokumentazioa aurkeztu duen izangaiaren kontratazioa aginduko du, eta hark kontratua sinatu beharko du Udalak adieraziko dion egunean. Kontratua sinatzera agertu ezean, behar bezala frogatzen diren ezinbestekoen kasuetan salbu, lanpostu horretan aritzeko eskubideak galduko lituzke.
8.2. Izendatutakoak hiru hilabeteko proba aldia gainditu beharko du.
Epe horretan, Udalak haren kontrako alegaziorik egiten ez badu, lan-kontratadun finkoa bilakatuko da, ondorio guztiekin.
E R A N S K I N A
Eskabide eredua
Izen-abizenak: ..........., N.A.N.a ............, jaioterria: ........, jaiotze data: ............, bizilekua: ........., kalea: .........., zenbakia: ......., posta kodea: ..........., telefonoa: ....
Azaltzen dut:
Ziordiko Udaleko garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-araubidean eta lanaldi partzialean, oposizio bidez, betetzeko, Udalak egindako deialdian onartua izatea eskatzen dudala.
Lanpostu hori betetzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.
Deialdian eskatu titulazioa badudala.
Ez naizela baztertua izan inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela ezgaiturik edo gabeturik eginkizun publikoetan aritzeko.
Deialdian eskatu baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Eskatzen dut:
Garbitzaile izateko lanpostu bat, lan-araubidean eta lanaldi partzialean, oposizio bidez, betetzeko, Udalak 2000ko urtarrilaren 28an egindako deialdian onartua izatea.
.......(e)n, .....ko ......aren ...(e)an.
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0001363