36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

69/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako zenbait DBHItarako hamar postuko informatika sareak erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako zenbait DBHItarako hamar postuko informatika sareak erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Xedea: Nafarroako zenbait DBHItarako hamar postuko informatika sareak erostea.

-Aurrekontua: 27.000.000 pezeta.

-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/ inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 8:30etik 14:30a arte.

Iruñean, bi milako otsailaren hogeita bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

............... jaun/andreak, ..........(e)koak, ...........ren izenean, Nafarroako zenbait DBHItarako hamar postuko informatika sareak erosteko 2000ko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN AURKEZTEKO

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

Lote bakarra.-Hamar postuko informatika sareak: 27.000.000 pezeta.

Iragarkiaren kodea: A0002000