II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- L O D O S A
Oihan enkantea
Xedea: Gobella alderdiko oihan aprobetxamendu bat plegu itxien bidezko enkate publikoaren bidez besterentzea. Lote bakarra da, 3.354 makalek osatua, 2.374,780 metro kubiko zur/enbor txiki egiten baitute. Balorazioa: 20.261.623 pezeta.
Behin-behineko bermea: 405.233 pezeta.
Kontratistaren sailkapena: enpresaren sailkapen agiria behar da.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak, garrantzi berezia izanik enpresaren kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoaren egiaztagiria. Pleguan aipatzen diren gutunazalak aurkeztu beharko dira, eta han agertzen den eredua erabiliko da proposamen ekonomikorako.
Proposamenen aurkezpena: Lodosako Udalaren erregistro orokorrean, Ancha kaleko 1 zenbakian, eta epea bukatuko da bi milako maiatzaren hamazazpian, azteazkenarekin, arratsaldeko ordu bat eta erdietan. Proposamenak postaz ere aurkeztu daitezke. Horrela egiten bada, interesatuak posta bulegoan igorpena noiz egin den egiaztatu beharko du, behar den gordekinaren bitartez, eta aldi berean, kontratazio organoari, epe barnean, egiaztatu beharko dio, fax (948 694 019), telex edo telegrama bidez egiaztatu ere, proposamena bidali izana. Baldintza horiek bete ezean ez da epez kanpoko proposamenik onartuko. Hala ere, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egunaren ondotik ez da postaz igorritako proposamenik onartuko.
Agiri teknikoak noiz eta nola irekiko: Kontratazio Mahaiak irekiko ditu, ekitaldi itxian, eta ondotik, proposamen ekonomikoak irekitzen direnean, emanen da emaitzen berri.
Onartutako proposamen ekonomikoak irekitzea: bi milako maiatzaren hogeita lauan, asteazkenarekin, arratsaldeko ordu bat eta erdietan.
Sesteorako epea noiz bukatuko: errematea behin- behinekoz esleitzen bada, bi milako maiatzaren hogeita hamarrean, asteazkenarekin, arratsaldeko ordu bat eta erdietan bukatuko da sesteorako epea.
Eskabide eredua: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen da.
Kopiak lortzeko tokia: klausula administratibo eta partikularren plegua eta baldintza teknikoan plegua, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak prestatu baititu, proposamenak aurkezteko toki berean eskuratu ahalko dira.
Lodosan, bi milako martxoaren zortzian. Alkatea, Jesús María García Antón.
Iragarkiaren kodea: A0002367