II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- ZUBIETAKO ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA
Deialdia, Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunean administrari laguntzaile bat, lanaldi erdian, oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratuarekin eta aldi baterako hartzeko Oinarrien aldaketak
Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunak, 2000ko otsailaren 25ean egindako Bilkuran, akordio hau onetsi zuen:
1. Administrari laguntzailea kontratatzeko oinarriak.
Espedientean dauden agiriak aztertu ondoren, aho-batez erabaki dute:
1. Deialdiaren oinarrietan aldaketa hauek onestea:
1.2. oinarria horrela erredaktatua geratuko da: "1.2. Kontratua, lan-kontratua izanen da, urtebete iraunen du hasiera batean eta luzatzen ahalko da, gehienez ere, lanpostu hutsa jabetzan bete arte.
Beraz, izendapenak aldi baterako lan-kontratudun langile bilakatuko du hautatua, Zubietako Udalaren zerbitzuan, Zubietako eta Iturengo Udalen Batasunaren izenean."
8.1. oinarria horrela erredaktatua geratuko da: "8.1. Hautapena bukaturik eta izangaiak aitzineko 7.2. oinarriak aipatzen dituen agiriak ekarririk, Alkatetzak emanen duen ebazpenaren bidez Zubietako eta Iturengo Udalen Batasuneko aldi baterako lan-kontratudun izendatuko du, administrari laguntzaile bati dagokion lanpostuan ari dadin, eta behar den kontratua sinatuko da."
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea aldaketa hauek, eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko epea emanez berriro. 2000ko urtarrilaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiaren arabera, eskabideak epe barru aurkeztu dituztenek, ez dute epe berri honetan eskabidea berriz aurkeztu beharrik."
Zubietan, bi milako otsailaren hogeita bederatzian. Zubietako eta Iturengo Udalen Batasuneko lehendakaria, Venancio Baleztena Santesteban.
Iragarkiaren kodea: A0002079