36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M E T A U T E N

Alkatetzaren dekretua

Metautengo Barrutiko Udaleko alkate andreak, 2000ko otsailaren 25ean, honako ebazpena eman du:

"Otsailaren bukaera aldera hartuko dudan amatasunagatiko baja dela eta,

Dekretatu dut:

Lehendabizi.-Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak, bere 43. artikuluan eta hurrengoetan, Alkatetzak dituen eskurantzen araubidea bildu eta arautu egiten du.

Bigarren.-Aitzineko horretan ezarritakoa betetzeko, Alkatetza honek bere eskurantza guztien eskuordetzea egiten dio José Serafín Nieva Merino jaunari, herriko lehen alkateordea baita, amatasunagatiko bajak iraun bitartean.

Hirugarren.-Aitzineko idatz-zatian xedatutakoak indarra hartuko du dekretu honen dataren biharamunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea deusetan ukatu gabe. Orobat, eta eskuordetze honek eragina izanen badu, hautatuak bere adostasuna adierazi beharko du. Onartutzat hartuko da, dekretu honen jakinarazpen egunetik aitzina hirugarren egun balioduna igarota Alkatetza honi uko espresua adierazten ez badio.

Metautenen, bi milako otsailaren hogeita bostean. Alkatea, María Reyes Alfaro Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0001890