36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U N B E R R I

Hasierako onespena xehetasun azterlanari

Irunberriko Udalak, 1999ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlan bat, hain zuzen ere La Palomera nekazaritzako poligonoan zehaztu beharreko lerrokadurei buruzkoa, José María Labairu Villanueva eta María Cruz Irigoyen Larequi jaun-andreek sustatu dutena.

Jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan agindutakoari jarraiki, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek egoki juzkatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Irunberrin, bi milako otsailaren hogeita bian. Alkatea, José Ramón Labairu Usoz.

Iragarkiaren kodea: A0001889