II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I R U N B E R R I
Hasierako onespena Udal Planari
Irunberriko Udalak, 1999ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Udal Planaren proiektuari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hona erabakiaren xedapen zatia:
1.-Hasiera batez onestea Udal Planaren proiektua.
2.-Onetsitako agiria jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia ezarrita, hilabete baitago, aipatu iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek bidezko juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
3.-Onetsitako agiriaren kopia bana igortzea Nafarroako Gobernuko hainbat zerbitzu eta erakundeei, hain zuzen ere komunikazio bideez, ureztalurrez, mendi babestuez, Ondare Historikoaren babesaz eta ingurugiroaren babesaz arduratzen direnei, gai horiei buruz sor daitezkeen kalteen gaineko iritzia eman dezaten.
Irunberrin, bi milako otsailaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Ramón Labairu Usoz.
Iragarkiaren kodea: A0001888