36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- M O N T E A G U D O

Kontribuzio bereziak, N-121-C errepideko zeharbidea egokitzeko eta hobetzeko obretarako, Monteagudon

Monteagudoko Udalak kontribuzio bereziak ezartzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez, N-121-C errepideko zeharbidea egokitzeko eta hobetzeko obretarako; izan ere, haiek Nafarroako Gobernuaren Toki Azpiegituren 1997-1999 hirurteko planeko dirulaguntzetan sartuta daude. Horrekin batera, direlako obren proiektua ere onetsi zuen.

Aipatu espedientean eremu onuradunak ezartzen dira, hirilurretako lurzati mugakideen, proiektuari lotuz behin-behinekoz banatu beharreko kostuen, portzentajearen eta banatzeko irizpideen arabera.

Espedientea jendaurrean jarriko da hamabost egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten udal bulegoetan.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, bi milako otsailaren hogeita batean. Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: A0001662