36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- ETXARRI-ARANATZ

Behin betiko onespena, 14. unitatea urbanizatzeko proiektuari

Etxarri-Aranazko Udalak, 1999ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkura berezian, UE 14. unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batez onestea erabaki zuen. Aipatu proiektua jendaurrean jarri zen eta urte bereko abenduaren 22an Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Hau guztia ikusita, Etxarri-Aranazko Udalak, bi milako otsailaren hamabostean egindako osoko bilkura berezian, UE 14. unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onestea erabaki zuen.

Etxarri-Aranatzen, bi milako otsailaren hogeita batean. Alkate udalburua, Fernando Flores.

Iragarkiaren kodea: A0001660