II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- A B E R I N
Herrilur baten hasierako desafektatzioa
Aberingo barrutiko Udalak, 1999ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez desafektatzea ondoko herrilur honen jendearendako erabilera:
1. poligonoko 101. lurzatiaren H azpilurzatia, 80 metro karratukoa, Montejurra alderdian.
Desafektazioaren xedea da haren erabilera Amena- Retevisión Móvil, S.A.rendako telefonia mugikorreko estazio bat paratzeko lagatzea.
Aipatu erabakia entitatearen iragarki oholean ikus daiteke eta haren espedientea bertako bulegoetan.
Argitara ematen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, egoki diren alegazio edo erreklamazioak egin daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Muniain-Aberinen, bi milako otsailaren hamazazpian. Alkatea, Ramón Vicente Erdozain.
Iragarkiaren kodea: A0001658