36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C A S T E J O N

Aurrekontuko aldaketen espedientea

Castejongo Udalak, 2000ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1999ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea. Hona hemen laburpena:

ALTAK GASTUETAN

-Diruzaintzako maileguaren amortizazioa: 20.000.000 pezeta.

-Udal batzarkideen lansariak: 250.000 pezeta.

-Udal egoitzetako telefonoa: 307.000 pezeta.

-Ordezkaritza gastuak eta harrera ekitaldiak: 365.000 pezeta.

-Udalaren lokalak egokitzea: 400.000 pezeta.

-Udalaren obra lantaldeko behin-behineko langileak: 5.300.000 pezeta.

-Kultura ekintzetako gastuak: 2.500.000 pezeta.

-Ur hornidura, hartunetik: 3.750.000 pezeta.

-Herriko festak: 4.400.000 pezeta.

-Herrilurretako azpiegituren mantenimendua: 175.000 pezeta.

-Lurzatiak hobetzeko konpentsazioen gastuak: 1.300.000 pezeta.

-Nahitaezko dirubilketa zerbitzua: pezetak 1.225.000.

-Altak gastuetan, guztira: 39.972.000 pezeta.

ALTAK DIRUSARRERETAN

-Diruzaintzako mailegua: 20.000.000 pezeta.

-Dirusarrera arruntak finantzatzeko mailegua: 19.572.000 pezeta.

-Altak dirusarreretan, guztira: 39.572.000 pezeta.

BAJAK GASTUETAN

-RENFE aldea moldatzea: 400.000 pezeta.

-Bajak gastuetan, guztira: 400.000 pezeta.

Hori guztia egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, udal idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta, hala egokitzen bada, egoki iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da, eta haren laburpena argitaratzeko tramitea betetzat.

Castejonen, bi milako otsailaren hamaseian. Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0001613