II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- E R R I B E R R I
Aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena
Udal honek, 1999ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, aho batez eta hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzei buruzko 1. espedientea, zazpi milioi berrehun eta hogeita hamabost mila seiheun eta laurogeita hamazazpi (7.235.697) pezetakoa.
Hasierako onespena 2000ko urtarrilaren 5eko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, 15 egun balioduneko jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, gainerako ondorioetarako eta aipatu erabakia betetzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluari eta horrekin bat datozen gainerako xedapenei jarraikiz.
Erriberrin, bi milako otsailaren hamalauan. Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.
Iragarkiaren kodea: A0001607