I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
66/2000 FORU AGINDUA, otsailaren 29koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Burlatako "Ibaialde" BHIko eta Uharteko BHIko heziketa zikloetarako ekipamendua erosteko baimena ematen duena.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Burlatako "Ibaialde" BHIko eta Uharteko BHIko heziketa zikloetarako ekipamendua erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:
-Modua: lehiaketa.
-Xedea: Burlatako "Ibaialde" BHIko eta Uharteko BHIko heziketa zikloetarako ekipamendua erostea.
-Aurrekontua: 31.960.000 pezeta.
-Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.
-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.
Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/ inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 8:30etik 14:30a arte.
Iruñean, bi milako otsailaren hogeita bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.
PROPOSAMEN EREDUA
.................. jaun/andreak, ...........(e)koak, ..............ren izenean, Burlatako "Ibaialde" BHIko eta Uharteko BHIko heziketa zikloetarako ekipamendua erosteko 2000ko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:
BAKOITZAREN AURKEZTEKO
(Data eta lizitatzailearen sinadura)
1. lotea.-Ile-apainketa eta edergintzako materiala: 10.350.000 pezeta.
2. lotea.-Ostalaritzako ekipamendua: 6.630.000 pezeta.
3. lotea.-Berokuntza eta girotzeko materiala: 2.110.000 pezeta.
4. lotea.-Argindarreko entrenagailu didaktikoak: 1.590.000 pezeta.
5. lotea.-Pneumatika eta hidraulikako entrenagailuak: 5.700.000 pezeta.
6. lotea.-Industrietako makinak: 3.600.000 pezeta.
7. lotea.-Informatikako materiala: 1.205.000 pezeta.
8. lotea.-Automata programagarriak: 775.000 pezeta.
Iragarkiaren kodea: A0002119