36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E R I N

E D I K T U A

Udalak, 2000-2-16ko osoko bilkuran, arauzko quorumaz, hau da, erabateko gehiengoaz hartu erabakiaren bidez, udal antolaketa osagarria onetsi du behin betikoz. Izan ere, hura jendaurrean paratu zenean ez zen erreklamaziorik, kexarik edo oharrik izan, erregelamenduak onesteko eskatzen den bezala. Ondoren arautze hori osatzen duten arauei dagokien testua argitaratuko da, osorik:

1.-1999-7-15ko erabakia deuseztea, haren bidez informazio batzorde iraunkorrak sortzea onetsi baitzen.

2.-Oinarrizko legeak garatzen dituzten erregelamenduek aurreikusten duten beste ezein organo osagarri borondatezkorik ez sortzea; hortaz, osoko bilkura dela, alkatea dela, alkateordeak direla, beharrezko organo guztien antolaketaren eta funtzionamenaduaren gainean xedatzen den guztia egoera honi lotuko zaio, eta Alkatetzari ahalmenak eman beharko zaizkio horretarako beharrezkoak diren neurriak har ditzan.

3.-Aipatu legerian jasotzen den Kontuen Batzorde Bereziak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.1 artikuluko eskumenak besterik ez ditu izanen, eta onetsitako osaketa mantenduko du: alkate jauna, batzordeburu; eta María Luisa Yerro Moreno andrea, Iosu Orozco Elorza jauna, Fernando Martínez Chocarro jauna eta Gustavo Ochoa Lezáun jauna, zinegotzi batzordekide.

4.-Ondoren aipatzen diren lan batzordeak edo taldeak sortuko dira, eta aipatzen den bezala osatuta. Koordinatzailea nor izanen den eta taldeok zein gai ukituko dituzten erabakitzea Alkatetzaren eskumena izanen da; Alkatetzak iritzia eskatuko die zinegotziei bertan Alkatetzakoak ez diren pertsonek aritu behar dutenean.

-Langileak.

-Ogasuna.

-Nekazaritza, herrilurrak, ibaiaren dragatzea eta ingurugiroa.

-Hirigintza, herrilanak eta industria.

-Osasuna, gizarte ongizatea eta enpleguaren sustapena.

-Kultura eta jaiak.

-Kirola eta Gazteria.

5.-Batzorde bakoitza horrela osatuko da zehazki:

-Langileak:

Jacinto Gil Celaya jauna, María Luisa Yerro Moreno andrea, Fernando Martínez Chocarro jauna eta Francisco-Javier Altamira Gurrea jauna.

-Ogasuna:

María Luisa Yerro Moreno andrea, Iosu Orozco Elorza jauna, Gustavo Ochoa Lezáun jauna eta Jesús Javier Ibarrola Arbeloa jauna.

-Nekazaritza, herrilurrak, ibaiaren dragatzea eta ingurugiroa:

Jacinto Gil Celaya jauna, Jesús Javier Ibarrola Arbeloa jauna eta María Blanca Cabezón Remírez andrea.

-Hirigintza, herrilanak eta industria:

Gustavo Ochoa Lezáun jauna, Iosu Orozco Elorza jauna, María Rosario Hernández Resa andrea eta Fernando Martínez Chocarro jauna.

-Osasuna, gizarte ongizatea eta enpleguaren sustapena:

María Blanca Cabezón Remírez andrea, María Luisa Yerro Moreno andrea eta María Rosario Hernández Resa andrea.

-Kultura eta jaiak:

María Rosario Hernández Resa andrea, Francisco-Javier Altamira Gurrea jauna eta Jesús Javier Ibarrola Arbeloa jauna.

-Kirola eta Gazteria:

Francisco-Javier Altamira Gurrea jauna, Jesús Javier Ibarrola Arbeloa jauna eta Iosu Orozco Elorza jauna.

6.-Ondoren aipatzen diren arauek edukiko dute indarra lan batzordeotan:

a) Alkatetzak edo Alkatetzari horren berri jakinarazten dion koordinatzaileak zein arduradunak deituko dituzte, edozein moduz, baita ahoz ere, eta ezin izanen da aldez aurretikotasun jakinik eskatu.

b) Alkatetzak hausnarrarazi nahi dien edozein gai puntual ala orokor aztertuko dute, baita, bere eskumenekoa den alorrean, koordinatzaileak edo arduradunak mahaigaineratzen dituzten guztiak ere.

c) Orokorrean, ez da beharrezkoa izanen azterketa edo iritziaren emaitza idatzirik jasotzea, eta nahikoa izanen da koordinatzaileak edo arduradunak Alkatetzari jakinaraztea (baldin eta Alkatetza ez bazen bilerara joan) zein izan den bileran adierazi den iritzia. Kasu berezietan, dei egileak jorratu den gaia eta horri buruz ageri diren iritziak idatziz jasotzen ahalko ditu, eta bertan egon direnek izenpetu eginen dute.

d) Lan batzorde edo talde hauen iritzia eskatzea ez da derrigorrezkoa, ezta loteslea ere, erabakia hartu behar duen organoarentzat, eta Alkatetzak zuzenean erabakitzen ahal du, gaia bere eskumenen barrukoa denean, edo egokitzat jotzen dituen erabaki proposamenak osoko bilkurari igortzen ahal dizkio.

e) Aurreikusten ez den guztian, Alkatetzak beharrezkoa dena xedatuko du talde edo lan batzorde hauen antolaketari eta jardunari buruz.

f) Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, erregelamenduak onesteko beharrezkoa den izapidaketa abiaraziz.

Argitara ematen da Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluarekin bat.

Lerínen, bi milako otsailaren hamazazpian. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: A0001605