36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C A D R E I T A

2000ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Cadreitako Udalak, 2000ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, bertako Udaleko langileendako 2000ko lan egutegia onestea erabaki zuen, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuak ezarritako urteko ordu kopuruaren eta lanaldia banatzeko irizpideen arabera. Hona hemen:

Urtarrilak 1: Urteberri.

Urtarrilak 6: Errege eguna.

Urtarrilak 17: San Anton.

Apirilak 20: Ortzegun Saindu.

Apirilak 21: Ortziral Saindu.

Apirilak 24: Bazko biharamuna.

Maiatzak 1: Langileen eguna.

Uztailak 15, San Migel bezpera (12:00etatik jai).

Uztailak 16, 17, 18 eta 19: San Migel bestak.

Uztailak 20 eta 21 (lanaldiaren bukaerako ordubete)

Uztailak 25: Done Jakue.

Abuztuak 15: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriak 12: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroak 1: Domu Santu.

Abenduak 6: Konstituzio espainiarraren eguna.

Abenduak 8: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduak 25: Eguberri.

2000an egun baliogabeak izanen dira epeen kontaketari doakionean: larunbat eta igande guztiak; urtarrilak 1, 6 eta 17; martxoak 19; apirilak 20, 21 eta 24; maiatzak 1; uztailak 16, 17, 18, 19 eta 25; abuztuak 15; urriak 12; azaroak 1 eta abenduak 6, 8 eta 25.

Cadreitan, bi milako otsailaren 14an. Alkate udalburua, Julián Pina García.

Iragarkiaren kodea: A0001604