36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- LOS ARCOS

Administrazioko langileendako jaiegun eta lanegunetako 2000ko egutegia

Udal administrazioko langileendako jaiegun eta lanegunetako 2000ko egutegia onetsi behar denez, Nafarroan aplikagarriak diren jaiegunak eta ekainaren hamabia (herriko jaieguna) alde batera utzirik, Udalak, 2000-01-24ko osoko bilkuran, hartu erabakiari jarraikiz 2000an ondoren aipatzen diren egunetan udal bulegoak itxirik egonen dira:

-Urtarrilaren 7a (jaiegunen arteko zubia).

-24a (jaiegunen arteko zubia).

-Abuztuaren 14a, 16a eta 18a (Herriko bestak).

-Urriaren 13a (jaiegunen arteko zubia).

-Abenduaren 7a (jaiegunen arteko zubia).

-Urteko larunbat guztiak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Los Arcosen, bi milako urtarrilaren hogeita hamaikan.

Iragarkiaren kodea: A0001603