36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- L E R I N

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Udalak, 2000ko otsailaren 16ko osoko bilkuran eta legezko gehiengo quoruma zuela, ondotik aipatzen den herrilurra hasiera batez desafektatzea erabaki zuen, ondotik lur horren erabilera Retevisión Móvil, S.A. (AMENA) enpresari lagatzeko telefonia automatikorako estazio base bat jar dezan.

-Landalurraren katastroko 1. poligonoko 1.114 A lurzatiaren 120 metro karratu, Dehesa alderdian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 eta Nafarroako Toki Entitateen Ogasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 28071990 Foru Dekretuaren 143.b artikuluak betez, argitara ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal idazkaritzan eta bulego orduetan aztertu, eta egoki juzkatzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Lerinen, bi milako otsailaren hamazazpian. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: A0001601