I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
105/2000 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa, "Ultzamako presio handiko ur hornidura, 2. fasea (Urritzola-Galain) izeneko proiektua" gauzatzeko obren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela deklaratzen duena.
Ultzamako Udalak 1999ko apirilaren zazpian hartutako erabakiaren bidez, hasiera eman zitzaion "Ultzamako presio handiko ur hornidura, 2. fasea (Urritzola-Galain) izeneko proiektua" gauzatzeko obrak egiteko desjabetzapen prozedurari, eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu ziren hamabost egunez.
Jendaurreko epea iraganik eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, Ultzamako Udalak, 1999ko urriaren seian hartutako erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zuen aipatu proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.
Obra horien premia justifikatzen da, dela uraren kalitateagatik, dela emariagatik gaur egungo hornidura sobera urria konpondu beharra dagoelako; beraz, obra horiek ezin dira atzeratu.
Nafarroako Gobernuak, Ultzamako Udalak aurkeztutako arrazoiak ikusirik, erabaki du justifikatuta dagoela desjabetzapenak ukituriko ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako martxoaren seiko bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, "Ultzamako presio handiko ur hornidura, 2. fasea (Urritzola-Galain) izeneko proiektua" gauzatzeko obren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako martxoaren seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0002318