36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Errea aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakiaren onespena aditzera emateko.

Errea aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, horren onura publikoa maiatzaren 13ko 212/1996 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, adierazten zaie:

Lehenbizi.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 2000ko otsailaren 28an eman Ebazpenaren bidez, Errea aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko behin betiko Erabakia onetsi zen, behin-behineko erabakian bidezko ziren aldaketak sartu ondoren. Aldaketa horiek 1994ko abenduaren 9ko Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko Foru Legeak bere 50. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz eginiko Behin-behineko Erabakiaren inkestaren ondorioz sartu ziren. Halaber, Erabakia argitara ematea erabaki zen, aipatu Legearen 56. artikuluko 1. idatz-zatiak ezarritakoari jarraikiz.

Bigarren.-Lurzati Berrantolamendua egiteko Erabakia jendaurrean paratuko da Esteribarko Udaletxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarren.-Hilabeteko epe horretan errekurtso arrunta paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua

Iruñean, bi milako martxoaren hiruan.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rubio de Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A0002246