36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan denez Barne zuzendari nagusiaren otsailaren 2ko 149/2000 Ebazpenaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"149/2000 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Diego Antonio de Espíritu Santo Ventura jaunari 25.000 pezetako isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Foruzaingoak salaketa jarri ondoren, Diego Antonio de Espíritu Santo Ventura jaunari zehapen espedientea ireki zaio, Zangozan 1999ko irailaren 16an egin zen burtziekiko zezenketan zalditik jaisteagatik bi heriotz-burtzi jarri gabe eta ospakizuneko lehendakariaren baimena izan gabe.

Kontuan harturik:

1. Zehapen espedientea tramitatzeko, egin direla Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko agintzen dituen tramiteak. Ezinezkoa izan zenez jakinarazpen pertsonala egitea, zehapen espedientearen hasiera 1999ko abenduaren 29ko 163. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

2. Salatutako gertaerak Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 84.5 artikuluak xedatzen duena hausten duela (Erregelamendu hori ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen); Erregelamendu horretako 95.4.d) artikuluak arintzat jotzen du arau-hauste hori eta, beraz, Foru Dekretu horren 98.4 artikuluaren arabera, 10.000tik 75.000 pezetara arteko isuna dagokio.

Hortaz, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 204/1999 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diego Antonio de Espíritu Santo Ventura jaunari (Nortasun Agiri Nazionalaren zk. 12.778.690) 25.000 pezetako isuna ezartzea.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordaindu dezake, eta horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko egoitzetan emanen zaio ordaingutuna (Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Ebazpen honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Diego Antonio de Espíritu Santo Ventura jaunari, eta ohartaraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi milako otsailaren bian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0001786