I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
248/2000 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako deialdia onesten duena.
NAFARROAKO HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAKO IKASLE EN GURASOEN ELKARTE ETA FEDERAZIOEN ALDEKO DIRULAGUNTZETARAKO 2000KO DEIALDIA
Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzak 2000n eskatzeko dei egin da.
Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioak jarduerak egitera bultzatzeko eta sustatzeko beharraz jabeturik, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak 2000ko deialdia argitara eman du honako hauei jarraikiz:.
O I N A R R I A K
1. Deialdi honetan parte hartzen ahal dute legearen arabera eratutako Nafarroako Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioek, hau da, behar bezala osaturik daudenak eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatuak direnak.
Deialdi honetako laguntzak jaso ahal izateko nahitaezkoa da 1999an eskuratutako laguntzak behar den bezala eta epe egokian justifikatzea.
2. Deialdi honetan parte hartu nahi duten Elkarteek aurkeztu beharko dute:
a) Deialdi honi atxikitako I. eranskinean argitaratzen den eskabide behar bezala betea, ikastetxeko kontseiluburuaren ziurtagiria barne.
b) Laguntzaren xede diren jarduera guztien deskribapena, III. eranskinaren araberakoa.
c) Deialdiko jarduera guztien zerrenda-laburpena, IV. eranskinaren araberakoa.
3. Deialdi honetan parte hartu nahi duten Federazioek aurkeztu beharko dute:
a) Deialdi honi atxikitako II. eranskinean argitaratzen den eskabide behar bezala betea, ikastetxeko kontseiluburuaren ziurtagiria barne.
b) Laguntzaren xede diren jarduera guztien deskribapena, III. eranskinaren araberakoa.
c) Deialdiko jarduera guztien zerrenda-laburpena, IV. eranskinaren araberakoa.
4. Eskabideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira, baita Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduren bat erabilita ere.
5. Eskabideak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira.
Epez kanpo aurkezten diren eskabideak nahiz datu faltsuekin aurkezten direnak, deialdi honetan baztertu eginen dira.
Eskabideak osorik ez badaude, interesatuei halaxe jakinaraziko zaie, eta bost eguneko epea emanen zaie, jakinarazten zaienetik aurrera, akatsak zuzentzeko.
6. Gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunean hasita, Hezkuntza zuzendari nagusiak ebazpena emanen du deialdi honi buruz.
7. Hezkuntza zuzendari nagusiak ebazpena emanen du, horretarako eratuko den Batzordeak proposamena egin ondoren; Batzorde horrek aurkeztutako eskabideei buruzko iritzia eman eta baloratuko ditu.
Batzorde horretan ondoko kideak egonen dira:
Batzordeburua: Ikasketetarako Laguntzen atalburua.
Batzordekideak:
-Hezkuntza Hedapenaren bulegoburua.
-Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku bulegoburua.
-Hezkuntza eta Kultura Departamentuko teknikari bat.
-Ikasleen Gurasoen Elkarte federatu gehien biltzen dituen Federazioaren ordezkari bat.
-Ikasleen Gurasoen Elkarteen ordezkari bat, eskatzaileen artetik zozketaz hautatu beharrekoa.
8. Elkarte edo Federazio eskatzaile bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehazteko asmoz, Batzordeak, eskabide onartuen kopuruaz gain, nagusiki irizpide hauei erreparatuko die: Federazio bakoitzari atxikitako elkarte kopurua edo elkarte eskatzaileen bazkide kopurua; ikastetxeetako ikasleriaren ezaugarri sozioekonomikoak eta aurkeztutako proiektuen kopurua, haien kalitatea eta haien interesa.
Horretarako, banaketa eta irizpide hauek hartuko dira kontuan:
1. 8500000 pezetako dirulaguntza erabiliko da Federazioetarako eta 30000000 pezetakoa Elkarteetarako.
2. Federazioen kasuan, esleituko zaien zenbatekoa irizpide hauek aintzakotzat hartuz kalkulatuko da:
a) Federazio guztietarako esleituriko zenbatekoaren % 13 zati berdinetan banatuko da onartzen diren eskabideen artean.
b) % 23, haietan federaturik dauden Elkarteen kopuruarekiko proportzioan.
c) % 53, Federazio bakoitzeko bazkide diren familien kopuruarekiko proportzioan.
d) % 4, Federazio bakoitzak egin asmo dituen jardueren kopuruarekikoan, jarduera horiek 8 eta 9 oinarriekin bat badatoz.
e) % 7rako kontuan hartuko dira Federazio bakoitzeko bazkide diren Elkarteen kopuruaren eta haiek eginiko jardueren kopuruaren arteko harremana eta Federazio bakoitzeko bazkide diren familien kopuruaren eta Federazio haiek eginiko jardueren kopuruaren artekoa.
3. Elkarteen kasuan, esleituko zaien zenbatekoa irizpide hauek aintzakotzat hartuz kalkulatuko da:
a) Elkarte guztietarako esleituriko zenbatekoaren % 18 zati berdinetan banatuko da onartzen diren eskabideen artean.
b) % 40, haietan federaturik dauden bazkideen kopuruarekiko proportzioan.
c) %10 ikastetxe eskatzaileen ikasleriaren inguruabar geografiko eta sozioekonomikoak aintzakotzat hartzeko erabiliko da.
d) % 17, Elkarte bakoitzak egin asmo dituen jardueren kopuruarekikoan, jarduera horiek 8 eta 9 oinarriekin bat badatoz.
e) % 15erako kontuan hartuko da Elkarte bakoitzeko bazkideen kopuruaren eta haiek eginiko jardueren kopuruaren arteko harremana.
9. Aurkeztutako proiektuetan sartutako ekintzen baloraziorako, gurasoen prestakuntza jardueratzat hartuko dira, besteak beste, gurasoen parte hartzea bultzatzen dutenak eta Elkarte eta Federazioek elkartekideentzat nahiz eskola-erkidegoentzat antolatu eta burutuak.
10. Ez dira baloratuko, deialdi honetako xedeen araberakoak ez direlako, ondoko jarduerak:
a) Ikasleek parte harturik ere eskola kontseiluak onetsi ez dituen jarduerak.
b) Departamentu honen edo beste erakunde publikoren baten deialdian laguntza jaso duten jarduerak.
c) Eguneroko klase gehiago sortzen dituzten jarduerak.
d) Material inbentariagarria erostea.
11. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak deialdi honen ebazpena argitaratuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bertan emanen ditu laguntza hauen onuradun diren Elkarte eta Federazioen zerrenda, bakoitzari ordaindu beharreko dirua eta baztertu diren Elkarte eta Federazioena, baztertzeko arrazoiak adieraziko dituelarik.
12. Elkarte eta Federazio bakoitzari ematen zaion dirua epe bakar batean ordainduko zaio, esleipenaren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.
13. Dirulaguntza hauen onuradunek 2001eko urtarrilaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dute egindako gastuen justifikazioa, beti ere eskatutako zenbatekoa baino altuagoa izanen dena Halaber adieraziko dute zer jardueratan erabili den dirua.
14. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edozein informazio osagarri jasotzeko eskubidea eta dirulaguntzaren xede diren jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko aukera bere esku gordetzen ditu.
15. Edozein arau-hauste gertatzen bada, emandako dirulaguntza bertan behera geldituko da eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira Hurrengo deialdian parte hartzeko eskubidea ere gal daiteke.
16. Deialdi honen eta bere ondoriozko administrazio egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuan, errekurritutako egintza argitaratu, jendaurrean jarri edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA
Ikasleen Gurasoen Elkarteen aldeko dirulaguntzetarako eskabidea, 2000 urterako
Elkartearen izena
Helbidea ................................. Telefonoa
Herria ................................... Posta kodea
IFK/IFZ .................................. Erregistro zk.
Lehendakaria ............................. Tel.
Bazkide kopurua Bazkideen urteko kuota .......
Federazio bateko bazkidea da? Bai f Ez f
Baiezkoan, esan haren izena
Ikastetxea
Ikastetxe mota: Publikoa f Pribatua f
Irakaskuntza mota
Ikasle kopurua
Lehengo ezaugarriak dituen Elkarteak eskatzen du Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako deialdian parte hartzea, 2000 urterako.
Ikastetxe horretako Eskola Kontseiluak eta, haren izenean, kontseiluburuak ziurtatzen dute deialdi honetan aurkeztu diren jarduerek berekin dakartela ikasleen partaidetza eta Eskolako Kontseiluak berak onetsi dituela eta, halaber, ziurtatzen dute eskabidean ageri diren datuak egiazkoak direla.
..............(e)n, 2000ko ...........aren .......(e)an.
OE
Kontseiluburua Elkarteko lehendakaria,
(Sinadura eta zigilua) (Sinadura eta zigilua)
IKASTETXEEN ETA IKASKETETARAKO LAGUNTZEN ZERBITZUKO ZUZENDARI JAUN/ANDREA. HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA. IRUÑA
II. ERANSKINA
Ikasleen Gurasoen Federazioen Aldeko dirulaguntzetarako eskabidea, 2000 urterako
Federazioaren izena
Helbidea......................................... Tel.
Herria .......................................... Posta kodea
IFK/IFZ ......................................... Erregistro zk.
Lehendakaria .................................... Tel.
Bazkide diren Elkarteen kopurua ................ Bazkideen urteko kuota
Ikasleen Gurasoen Elkarteetako zenbat bazkideren ordezkari den:
Ikastetxea,
Lehengo ezaugarriak dituen Federazioak eskatzen du Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako deialdian parte hartzea, 2000 urterako.
Federazio horretako lehendakariak ziurtatzen du deialdi honetan aurkeztu diren jarduerak bertako kudeaketa batzarrak onetsi dituela eta, halaber, ziurtatzen du eskabidean ageri diren datuak egiazkoak direla.
................(e)n, 2000ko ...........aren ........(e)an
Federazioko lehendakaria
(Sinadura eta zigilua)
IKASTETXEEN ETA IKASKETETARAKO LAGUNTZEN ZERBITZUKO ZUZENDARI JAUN/ANDREA HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA-IRUÑA
III. ERANSKINA
Jardueren edo bidaien deskribapena-txostena
Jardueraren izena:
Jardueraren deskribapena:
Norendako:
Partaide kopurua:
Lortu nahi diren helburuak:
Egiteko egunak:
Tokia:
Kilometroak, joan-etortzekoak (bidaiak izanez gero):
Jardueraren arduraduna:
Gastuen aurrekontua (kontzeptuak bereiztu):
1.- Zenbatekoa:
2.- Zenbatekoa:
3.- Zenbatekoa:
Guztira
Oharrak:
(OHARRA: jarduera bezainbat eskabide bete)
IV. ERANSKINA
Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako deialdian aurkeztutako jarduera eta bidaien zerrenda eta laburpena, 2000 urterako
1.- Zenbatekoa:
2.- Zenbatekoa:
3.- Zenbatekoa:
4.- Zenbatekoa:
5.- Zenbatekoa:
6.- Zenbatekoa:
7.- Zenbatekoa:
8.- Zenbatekoa:
9.- Zenbatekoa:
10.- Zenbatekoa:
11.- Zenbatekoa:
12.- Zenbatekoa:
13.- Zenbatekoa:
14.- Zenbatekoa:
15.- Zenbatekoa:
GUZTIRA:
..................(e)n, 2000ko ............aren ........(e)an.
OE
Kontseiluburua Elkarte/Federazioko lehendakaria,
(Sinadura eta zigilua) (Sinadura eta zigilua)
(Ikasleen Gurasoen Elkarteen kasuan bakarrik)
Iragarkiaren kodea: A0002227