I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Beste Xedapenak
184/2000 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako deialdia onesten duena.
NAFARROAKO HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAKO IKASLEEN ELKARTE ETA FEDERAZIOEN ALDEKO DIRULAGUNTZETARAKO 2000KO DEIALDIA
Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzak 2000n eskatzeko dei egin da.
Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Elkarte eta Federazioak jarduerak egitera bultzatzeko eta sustatzeko beharraz jabeturik, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak 2000ko deialdia argitara eman du honako hauei jarraikiz:
O I N A R R I A K
1. Deialdi honetan parte hartzen ahal dute legearen arabera eratutako Nafarroako Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Elkarte eta Federazioek, Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ikasle Elkarte eta Federazioen Zentsuan inskribatuak direnek.
Aipatu Zentsuan inskribaturik daudela frogatu ezin dutenak (otsailaren 5eko 15/1992 Foru Agindua), besterik gabe sartuko dira hartan, deialdi honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztearekin batera, horretarako baldintzak betetzen badituzte.
Deialdi honetako laguntzak jaso ahal izateko nahitaezkoa da 1999an eskuratutako laguntzak behar den bezala eta epe egokian justifikatzea.
2. Deialdi honetan parte hartu nahi duten Elkarte eta Federazioek deialdi honi atxikitako I. eranskinean argitaratzen den eskabide behar bezala betea aurkeztu beharko dute.
Ikasleen elkarte bat baldin bada, dagokion ikastetxeko zuzendariaren txostena erantsiko da, eta bertan ebaluatuko programatutako jarduerak burutzeko elkarteak dituen diru premiak.
3. Eskabideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira, baita Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduren bat erabilita ere.
4. Eskabideak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira.
Epez kanpo aurkezten diren eskabideak, I. eranskina behar bezala beterik ez daukatenak eta datu faltsuekin aurkezten direnak, deialdi honetan baztertu eginen dira.
5. Gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak deialdi hau ebatziko du.
Epe hori espreski ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ulertuko da ezetsia izan dela, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 13. artikuluan xedaturikoaren arabera.
6. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ebazpena emanen du, horretarako eratuko den Batzordeak proposamena egin ondoren; Batzorde horrek aurkeztutako eskabideei buruzko iritzia eman eta baloratuko ditu.
Batzorde horretan ondoko kideak egonen dira:
Batzordeburua: Ikasketetarako Laguntzen atalburua.
Batzordekideak:
-Hezkuntza Hedapenaren bulegoburua.
-Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku bulegoburua.
-Hezkuntza eta Kultura Departamentuko teknikari bat.
-Ikasleen Elkarte eta Federazioetako ordezkari bat.
7. Elkarte edo Federazio eskatzaileari esleitu beharreko zenbatekoa zehazteko asmoz, Batzordeak nagusiki irizpide hauei erreparatuko die:
a) Federazioen kasuan, bakoitzari atxikitako elkarte kopurua eta bazkide kopurua.
Elkarteen kasuan, bakoitzeko bazkide kopurua.
b) Ikastetxeetako ikasleriaren ezaugarri sozioekonomiko eta geografikoak.
c) Aurkeztutako proiektuaren kalitate eta interesa.
8. Aurkeztutako proiektuetan sartutako ekintzen baloraziorako, ikasleen prestakuntza jardueratzat hartuko dira, besteak beste, ikasleen parte hartzea bultzatzen dutenak eta Elkarte eta Federazioek elkartekideentzat nahiz eskola-erkidegoentzat antolatu eta burutuak.
9. Ez dira baloratuko, deialdi honetako xedeen araberakoak ez direlako, ondoko jarduerak:
a) Ikasleek parte harturik ere eskola kontseiluak onetsi ez dituen jarduerak.
b) Departamentu honen edo beste erakunde publikoren baten deialdian laguntza jaso duten jarduerak.
c) Eguneroko klase gehiago sortzen dituzten jarduerak.
d) Material inbentariagarria erostea.
10. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak deialdi honen ebazpena argitaratuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bertan emanen ditu laguntza hauen onuradun diren Elkarte eta Federazioen zerrenda, bakoitzari ordaindu beharreko dirua eta baztertu diren Elkarte eta Federazioena, baztertzeko arrazoiak adieraziko dituelarik.
11. Elkarte eta Federazio bakoitzari ematen zaion dirua epe bakar batean ordainduko zaio, esleipenaren ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.
12. Dirulaguntza hauen onuradunek 2001eko urtarrilaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dute egindako gastuen justifikazioa, beti ere eskatutako zenbatekoa baino altuagoa izanen dena. Halaber adieraziko dute zer jardueratan erabili den dirua.
13. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edozein informazio osagarri jasotzeko eskubidea eta dirulaguntzaren xede diren jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko aukera bere esku gordetzen ditu.
14. Edozein arau-hauste gertatzen bada, emandako dirulaguntza bertan behera geldituko da eta jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira. Hurrengo deialdian parte hartzeko eskubidea ere gal daiteke.
15. Deialdi honen eta bere ondoriozko administrazio egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke errekurritutako egintza argitaratu, jendaurrean jarri edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA
Ikasleen Elkarte eta Federazioen aldeko dirulaguntzetarako eskabidea, 2000. urterako
Elkarte/federazioaren izena
Helbidea ........................................... Tel.
Herria ........................................... Posta kodea
IFK/IFZ .................................. Erregistro zk.
Lehendakaria ...................................... Tel.
Bazkide kopurua ....................... Bazkideen urteko kuota
Federazio bateko bazkidea da? BAI f EZ f
Baiezkoan, esan haren izena
Ikastetxea
Ikastetxe mota: publikoa f pribatua f
Irakaskuntza mota
Ikasle kopurua
Lehengo ezaugarriak dituen Elkarte/Federazioak eskatzen du Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Ikasleen Elkarte eta Federazioen aldeko laguntzetarako deialdian parte hartzea, 2000. urterako.
Ikastetxe horretako Eskola Kontseiluak eta, haren izenean, kontseiluburuak ziurtatzen dute deialdi honetan aurkeztu diren jarduerek berekin dakartela ikasleen partaidetza eta Eskolako Kontseiluak berak onetsi dituela eta, halaber, ziurtatzen dute eskabidean ageri diren datuak egiazkoak direla.
.............(e)n, 2000ko ...............aren .......(e)an.
O.E.
KontseiluburuaElkarte/Federazioko lehendakaria,
(Sinadura eta zigilua)(Sinadura eta zigilua)
IKASTETXEEN ETA IKASKETETARAKO LAGUNTZEN ZERBITZUKO ZUZENDARI JAUN/ANDREA. HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA. IRUÑA.
II. ERANSKINA
Jardueren edo bidaien deskribapena-txostena
Jardueraren izena:
Jardueraren deskribapena:
Norendako
Partaide kopurua
Lortu nahi diren helburuak
Egiteko egunak
Tokia
Kilometroak, joan-etortzekoak (bidaiak izanez gero)
Jardueraren arduraduna
Gastuen aurrekontua (kontzeptuak bereiztu):
1.- Zenbatekoa
2.- Zenbatekoa
3.- Zenbatekoa
Guztira:
Oharrak:
(Oharra: jarduera bezainbat eskabide bete).
III. ERANSKINA
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ikasleen elkarte eta federazioen aldeko laguntzetarako deialdian aurkeztutako jarduera eta bidaien zerrenda eta laburpena, 2000. urterako
1.- Zenbatekoa
2.- Zenbatekoa
3.- Zenbatekoa
4.- Zenbatekoa
5.- Zenbatekoa
6.- Zenbatekoa
7.- Zenbatekoa
8.- Zenbatekoa
9.- Zenbatekoa
10.- Zenbatekoa
11.- Zenbatekoa
12.- Zenbatekoa
13.- Zenbatekoa
14.- Zenbatekoa
15.- Zenbatekoa
Guztira:
......................(e)n, 2000ko ...............aren .......(e)an.
O.E.
KontseiluburuaElkarte/Federazioko lehendakaria,
(Sinadura eta zigilua)(Sinadura eta zigilua)
Iragarkiaren kodea: A0002226