I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
198/2000 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 30. tartea desagertaraztea (TCA-30): Iruña-Agoitz NA-150 errepidearen 1+500 k.p.tik 3+200 k.p.ra arteko tartea (Ubarmin eta Eguesko bidegurutzeak) birmoldatzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.
Aipatutako proiektua jaso du Zainketa Zerbitzuak, hau da, "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 30. tartea desagertaraztea (TCA-30): Iruña-Agoitz NA-150 errepidearen 1+500 k.p.tik 3+200 k.p.ra arteko tartea (Ubarmin eta Eguesko bidegurutzeak) birmoldatzea" izeneko proiektua. Proiektu hori egitea Sertecna S.A. enpresari adjudikatu zitzaion, Herrilan zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 574/1999 Ebazpenaren bidez.
Ubarmingo bidegurutzea 2+100 k.p.an dago. Erdibitutako errotonda bat da; mantsotzeko erreiak baditu, baina ez, ordea, azelerazio-erreirik.
Dauden erreiak ez dira oso luzeak, eta, beraz, zenbait ibilgailuk errei nagusian itxaron behar izaten du.
Eguesera sartzeko bidegurutzea 2+350 k.p.an dago. Erdibitutako biribilgune bat da, eta mantsotzeko erreiak nahiz azelerazio-erreiak baditu.
Eguestik Iruñerantz irteteko erreia laburra da eta NA-150 errepidearekin bat egiterakoan, angelu zeiharra egiten du.
Bi bidegurutzeen artean, areka hormigoitu sakonak daude.
Errepide-tarte horren gainerako zatian badira bide-segurtasun arazotxoak.
Honako hauek dira egingo diren obra nagusiak:
-Ubarmingo bidegurutzea: Bi noranzkoetan azelerazio-errei proiektuak egingo dira, eta mantsotzeko erreiak handitu egingo dira. Ezkerreko aldean, bada hormigoizko horma bat eta hori atzeraeman egingo da.
-Eguesko bidegurutzea: Eguestik Iruñeranzko azelerazio-erreia handitu eta aldatu egingo da, eta Iruñetik Egueseranzko mantsotzeko erreia handitu.
Bi biribilguneen arteko tartean, bi lekutan txertatuko dira errei-zatiak erreien artean: bat Ubarmindik Agoitzeranzko azelerazio-erreia eta Iruñetik Egueseranzko mantsotzeko erreia dauden lekuan, eta, bestea, Eguestik Iruñeranzko azelerazio-erreia eta Agoiztik Ubarmineranzko mantsotzeko erreia dauden lekuan. Bi zati horiek 200 metro baino gehiagoko luzera izango dutenez, nahikoa izango dira trafikoa behar bezala ibiltzeko.
Hona erreien luzera zenbatekoa izango den:
-Mantsotzeko erreia (Iruña-Ubarmingo bidegurutzea): luzera, guztira, 170 m (50 m, ganibet-forman, eta 120 m, erreiaren gainerakoa).
-Azelerazio-erreia (Ubarmin-Iruña): luzera, guztira, 165 m (50 m, ganibet-forman, eta 115 m, erreiaren gainerakoa).
-Tartean txertatutako erreia (Ubarmin-Agoitz/Iruña-Egues): luzera, guztira, 210 m.
-Tartean txertatutako erreia (Egues-Iruña/Agoitz-Ubarmin): luzera, guztira, 220 m.
Bi autobus-geltoki berri proiektatuko dira. Geltoki horiek, 3,50 m zabal izango dira eta 32 m luze. Ubarmingo bidegurutzera heltzen den erreian, bat, eta bestea Ubarmingo adarrean, bidegurutzera heldu aurretik.
Azelerazio-errei eta mantsotzeko errei berri horietan, oraingo galtzadak duen kotari eutsiko zaio, eta hortik aldamenetara, areka aldeetara, % 2ko aldapa emango.
Errei guztiek 3,50 metroko zabalera izango dute eta bazterbidea 1,50 metrokoa.
Irlatxoak hormigoizko ertzez mugatuko dira -irlatxoetan jartzen diren moduko ertzez-. Horietako bik, ordea, ez dute ertzik izango, eta pintatu besterik ez dira egingo (zebra moduan), oso txikiak baitira.
Irlatxoetako espaloi ertzak hori eta beltzez pintatuko dira, zirkulazioa hobeki bideratzeko.
Irlatxo borobilak ez dira aldatuko. Azelerazio-errei eta mantsotzeko errei berriei dagokienak soilik txukunduko dira pixka bat.
Horma
Ubarmindik Iruñeranzko azelerazio-erreia egingo denez, Iruñetik Agoitzerantz goazela galtzadako ezker aldean dagoen horma bat bota egingo da. Horma hori berriro eraikiko da; hona hemen neurriak: zapata 1,30 x 0,35 m, eta zutikoa 0,50 x 2,00 gutxi gorabehera.
Hormaren lehenengo zatian, oso txikia denez, hormigoizko galanda bat jartzea aurreikusi da.
Drainadura
Horma dagoen lekuan hormigoizko areka proiektatu da, azpian drena duela, horrela ahalik eta gutxien kaltetzeko lurzati mugakidea.
Errepideak hustutzen dituen euri-urak alde bietako areketan bideratuko dira. Areka horien zatirik handiena hormigoitu egingo da; oraingo bidegurutzean jarraitutako irizpide berari jarraituko zaio.
10+220 k.p.an, bada fabrika-obra bat, eta hura handitzea aurreikusi da; dauden sekzioak bere horretan utzi eta sarrera eta irteerako hegats berriak egingo dira.
Seinaleak eta balizak
Seinale horizontal eta bertikal guztiak proiektatu dira, bai eta beharrezko informazio-panel guztiak ere. Horrela, beharrezko seinale guztiak izango dituzte bidegurutzeek.
Kontuan izan dira seinale bertikalei buruzko arau berriak.
Beharrezko seinaleak jarri dira gainerako zatian (ez soilik bi bidegurutzeen artean). Horretarako, TCA-30-ean ezarritakoei jarraitu zaie, non alboko marra konkordunak jarri behar direla aipatzen baita eta, orobat, bionda zati bat areka-ezponda nahiko sakon bat babesteko. Halaber, landa-bide batzuen zehar-pasagunea seinaleztatu da.
Segurtasun eta osasunari buruzko oinarrizko azterketa ere badu proiektuak, bai eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.
Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT
1. Teknikoki onestea "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 30. tartea desagertaraztea (TCA-30): Iruña-Agoitz NA-150 errepidearen 1+500 k.p.tik 3+200 k.p.ra arteko tartea (Ubarmin eta Eguesko bidegurutzeak) birmoldatzea" izeneko proiektua.
2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedura hastea.
3. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez. Epe horretan, edozeinek aurkeztu ahal izanen ditu nahi dituen ohar edo alegazioak, bai eta argitara emandako zerrendan egin diren akatsak zuzentzeko behar diren datuak ere, idatziz. Horretarako, interesatuek aztergai izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuan eta Eguesko Udaletxean.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Egüesko Udalari, zeinari lurzatien planoen kopia igorriko baitzaio, eta Bide Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako martxoaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, bf cursiva Alvaro Miranda Simavilla.
UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA
EGUES-ELKANOKO UDALERRIA
UB-1 PROMOCIONES URBIGAIN, S.A. SERAFIN OLAVE, 5-1.º - IRUÑA 8 8 177 LARREA
UB-2 PROMOCIONES URBIGAIN, S.A. SERAFIN OLAVE, 5-1.º - IRUÑA 184 8 79 BILTEGIA ETXEBIZITZA
USTIATEGIA
UB-3 ELKANOKO KONTZEJUKO HERRILURRAK 121 8 188 LARREA
UB-4 LEKUNBERRI DONAZAR, JOSE MARIA ESTEBAN. - BERRIOZAR 155 8 189 ALORRA
UB-5 GARDE ESPARZA, MANUEL SAN PEDRO. - MENDIOROTZ 10 8 196 ALORRA
UB-6 GARDE ESPARZA, MANUEL MENDIOROTZ 382 12 163 ALORRA
UB-7 SOCIEDAD COOPERATIVA CEREALISTA DE URROZ 15 12 353 NEKAZARITZA-BILTEGIA
ZOLADURA
UB-8 IDOATE GIL, JOSE MARIA DEL ROSARIO, 1. - ELKANO 90 8 184 LEHORREKO ALORRA
Iragarkiaren kodea: A0002231