36. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

56/2000 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Ebroko Ardatza NA-134 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" izeneko proiektua prestatzeko lanak esleitzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, Herrilan zuzendari nagusiak, urtarrilaren 19ko 56/2000 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

-Kontratuaren xedea: "Ebroko Ardatza NA-134 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura".

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Esleitzeko prezioa: 9.000.000 pezeta edo 54.091,09 euro.

-Esleipen-hartzailea: Eunate Compañía de Ingeniería, SL.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hemeretzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0002003