29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- SAN ADRIAN

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da San Adriango Udaleko Gobernu Batzordeak 2000ko otsailaren 7an egin bilkuran harturiko erabakiaren ondorioz, lizentzia eman zaiola ondotik aipatzen diren ezaugarriak dituen jarduerari:

Eskatzailea: Jesús Fernando García Royo jauna. Tokia: Lizarrako errepidea, z.g. (izkina Roncesvalles karrikako 4arekin), San Adrianen (Nafarroa). Jarduera: autoak konpontzeko tailerra.

San Adrianen, bi milako otsailaren hamaikan. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: A0001523