29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T X U L A P A I N

Obra lehiaketa

-Lehiaketaren xedea: Markalainen, Txulapaingo Udalaren Herriko Etxeko eraikina bulegoetarako barnetik zaharberritzeko proiektua.

-Esleipen bidea: lehiaketa (presako tramitazioa).

-Kontrataren aurrekontua: hamabi milioi ehun eta berrogeita bi mila bederatziehun eta lauretan hogeita zazpi pezeta (12.142.987 pezeta), BEZa barne.

-Egiteko epea: hiru hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Txulapaingo Udalari aurkeztuko zaizkio, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta azken egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehenago.

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen egun baliodunean, eguerdiko ordu batean, Txulapaingo Udalaren Herriko Etxean.

Proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Txulapaingo Udaleko bulegoetan.

Txulapainen, bi milako otsailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, José Aldaz Gascue.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............................, IFZ: ........, bere izenean ez bada, honenean: .............. bizilekua: ..................., karrika: ..................,

Iragarkia argitaratu duen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren zenbakia ..... eta data .....

Markalainen, Txulapaingo Udalaren Herriko Etxeko eraikina bulegoetarako barnetik zaharberritzeko proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguaren berri izanik, obra hori osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, zenbateko honen aldera: ............. (letraz) ........ pezeta, gehi honenbertze BEZagatik: ........ (letraz) ..........., osotara, beraz, honenbertze: ........ (letraz) .........

............(e)n, 2000ko ...........aren .....(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0001897