29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- R I B A F O R A D A

Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2000ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen 1999ko aurrekontu orokor eta bakarreko hainbat aldaketa hasiera batez onestea.

Espedientea jendaurrean egonen da, Udalaren idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesatuek espedienteak aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa horiek behin betikoz onetsitzat joko dira.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 214.2 artikuluak, aipatu arauaren 202. artikuluaren gainean, xedatutakoa betetzeko.

Ribaforadan, bi milako urtarrilaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0000924