29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- LOS ARCOS

1999ko aurrekontu orokor eta bakarreko transferentzia positiboak sortzeko espedientearen hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2000ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1999ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko transferentzia positiboak sortzeko espedientea. Hona hemen laburpena:

Aurrekontuko aldaketak:

Kontusaila: 1-4531-22607. Izena: jaiak. Zenbatekoa: 800.000 pezeta.

Aldaketak, guztira: 800.000 pezeta.

Finantzazio iturriak:

Kontusaila: 1-432-601. Izena: Hiru Urteko Planaren inbertsioa. Zenbatekoa: 800.000 pezeta.

Finantzazio iturriak, guztira: 800.000 pezeta.

Diruzaintzako gerakinaren kontura: 0 pezeta.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz egin da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan Udal idazkaritzan, epe horretan nahi duenak hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik egiten ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea betetzat.

Los Arcosen, bi milako urtarrilaren hogeita bostean. Alkate udalburua, José María Blasco Galdiano.

Iragarkiaren kodea: A0000923