29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E R R O I B A R

2000ko zerga tasak

Erroibarko Udalak, 2000ko otsailaren 17an egin zuen osoko bilkuran, 2000ko zerga tasak ondoan aipatzen direnak izatea erabaki zuen:

1.-Ehuneko 0,27ko karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.-Ehuneko 0,29ko karga tasa jartzea herrilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.-Ehuneko 2ko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko.

4.-1,02 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

5.-Hirilurren balio erreala igotzeko portzentaia: ehuneko 2,2 eta tasa ehuneko 8koa.

Probetxamenduen gaineko tasa eta kanonak aurreko urtealdiaren berberakoak izanen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioetarako.

Erron, bi milako otsailaren hogeita hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0001705