29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

73/2000 FORU DEKRETUA, otsailaren 14koa, Itzaltzuko Udalerriko Kontzeju Irekiko Kudeaketa Batzordeburua izendatzen duena.

Udal hauteskundeetan Itzaltzuko Udalerriko barrutian hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denez, bidezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179, 181 eta 182. artikuluen arabera, behar den Kudeaketa batzordeburua izendatzea.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako otsailaren hamalauko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Eduardo Ibáñez Eseverri jauna Itzaltzuko Udalerriko Kontzeju Irekiko Kudeaketa batzordeburu izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako otsailaren hamalauan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0001479