29. ALDIZKARIA - 2000ko martxoaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A L T S A S U

UE Intxostia urbanizatzeko proiektua

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 1998ko abenduaren 21ean eman eta 1999ko urtarrilaren 15ean argitaratutako Foru Aginduaren bidez, Altsasuko Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa onetsi zen, "UE Intxostia" exekuzio unitateari dagokionez.

Aipatu planeamendurako aurreikuspenen betearazpena burutzeko, Udalak urbanizatzeko behar den proiektuaren prestakuntza manatu zuen. Hortaz, behin prestatutakoan, bidezkoa da tramitatu eta onestea.

Administrazio espedientea, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 99, 119 eta 120. artikuluak eta orokorrean aplikatzeko gainerako xedapenak ikusirik.

Ebatzi dut:

1.-"UE Intxostia" exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batean onestea, Altsasuko Planeamendurako Arau Subsidiarioak aldatuz.

2.-Urbanizatzeko proiektu hori hamabost egunetan jendaurrean jartzea, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

3.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean argitaratzea.

Altsasun, bi milako otsailaren hogeita batean. Alkatea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0001657